Bihar berriz, dinamikaren trena herriko kaleetatik ibiliko da, 13:30ean herri argazkia egingo dute Alondegian (eguraldiaren arabera Niessen merkatalgunera aldatuko dute), eta 14:00etan berriz ekitaldia eta barrikotea egingo dituzte Merkatuzarren.
Sarek antolatutako Bizi poteoa.
Sare herritarrak antolatuta, eta Hartu Trena dinamikaren barruan bizi poteoa egin zuten atzo arratsean. helburua bizikletak baliatzea bazen ere, eguraldiak ez zuen lagundu eta oinez egin zuten azkenean poteoa bildutakoek. Hasi aurretik Lorentxa Gimon izan zuten hizpide. Gimon, larri eri den preso angeluarra martxoaren 1ean askatuko dute, eta berria pozik hartu zuten bizi poteoaren bueltan bildutakoek. Arantxa Otaegi eta Luix Gogorza, Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen Oreretako presoaren gurasoek ere bat egin zuten bizi poteoarekin.
Sareren txalekoak jarri eta hitzordua egin baino ordi erdi beranduago abiatu ziren Herriko plazatik, tabernaz taberna eta kalez kale Gogorza askatzeko eskatzen duten afitxak jartzeko. Hartu trena dinamikak Errenteria-Oreretan bideoa jarriko du herriko tabernetan gaur. Bihar berriz, dinamikaren trena herriko kaleetatik ibiliko da, 13:30ean herri argazkia egingo dute Alondegian (eguraldiaren arabera Niessen merkatalgunera aldatuko dute), eta 14:00etan berriz ekitaldia eta barrikotea egingo dituzte Merkatuzarren. Ekitaldi horretan Juan Gorritik egindako lekuakoa ondarrutarrei emango diete oreretarrek, preso gaixoak dauden herri guztiak zeharkatzen eta bagoiak gehitzen jarrai dezan dinamikak.