Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Guadalupe Plata eta Lie Detectors, indar koktela OarsoMusikaren eskutik

Andaluziako eta Donostialdeko taldeek Niessen Kulturguneko oholtza partekatuko dute gaur gauean. Sarrerak aldez aurretik erosteko aukera, gaur goizean eta arratsaldean, hamar euroan

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2016/02/26
guadalupe plata

Guadalupe Plata taldea, iazko Irun Rock jaialdian

Modan, bogan, olatuaren gandorrean dagoen taldea da Guadalupe Plata. Ubedakoa (Jaen, Espainia) da hirukotea, triste antzean bizi dira, musika ekoizpenaren legeetatik urrun, nagi samar. Hain dira nagiak, kaleratu dituzten hiru diskoek, azkena 2015ekoa, izenburu berbera dutela; are gehiago, diskoen izena taldearena da: Guadalupe Plata. Baina taldearen eta diskoen izena hautatzerakoen ere ez zuten gehiegi estutu garuna: Ubedako zaindaria da Guadalupeko amabirjina. Triste, nagi, baina onak. Kalitatezkoak, ia genialak, batzuetan azkar, besteetan indartsu eta motel. Blues, psychobilly, edo roots rock estiloen eremuan ibiltzen dira andaluziarrak, elektronikarik gabe, eta etxean egindako instrumentuekin. Gaurko musika emanaldia 22:30ean hasiko da, Lie Detectors energiaz beteriko taldearekin. Guadalupe Platakoei izerdi tantez beteta utziko diete oholtza Donostialdeko taldekoek; andaluziarrei ez zaie inportako hezetasuna, ziur. Izan ere, eskarmentu handikoak dira gaurko teloneroak, bertako partaideak gitarra eta bateria asko hautsitakoak baitira hamarnaka urteko bidea eginda dutelako gezurren detektagailua asmatu baino lehen, hala nola, Nuevo Catecismo Catolicon, Muturbeltzen, Dirty Pink Ladies-en, edo Fiebre de Vivir taldean. Iaz hasi ziren euren lehen kontzertuak ematen Lie Detectors-ekoak; Espainiako Estatuko zuzeneko onena dutela erabaki zuen Ruta 66 musika aldizkariak, garaje eta punk doinu zuzen eta sinpleek euren zuzenekoari adrenalina ematen dietelako. Sarrerak Gaur, kontzerturako sarrerak, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eros daitezke Niessen Kulturgunean, 10 euroan. Merke. OarsoMusika elkarteak esan zuen 2016a indartsu zetorrela. Ez zuten gezurrik esan; ez, bederen, gaurkoagatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.