Uraren Esparru Zuzentarauak zehaztutako betebeharrekin ibaiak eta estuarioak ez dute egoera ekologiko ona lortu
Uraren Euskal agentziak (URA) Euskal Autonomi Erkidegoko ur masen egoera ekologikoa aztertzen duen txostenaren arabera, neurrizkoa da Oiartzun ibaiaren egoera ekologikoa, eta hobetzekoa. Errenteriak dituen 3.200 hektareak Urumea ibaiaren arro hidrografikoa eta Oiartzun ibaiaren arroarekin partekatzen ditu. Oiartzun ibaiaren kasuan, azken urteetan hobekuntza nabaria izan duela ondorioztatu du. Egindako saneamendu lanek, kontrolik gabeko industria isurketen murrizketak, ibaiko habitaten ingurumen berreskuratzea eta atlantikoko izokina Errenteriara itzultzeak eragin dute besteak beste hobekuntza hori.
Halere, Uraren Esparru Zuzentarauak zehaztutako betebeharrekin ibaiak eta estuarioak ez dute egoera ekologiko ona lortu. Ardituriko meatze zaharretik oraindik ere zenbait metal astun isurtzen dira (kadmioa, zinka…).