Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen presoaren egoera salatu dute gaur, Hartu Trena dinamikaren ekitaldien barruan.
Gogorzaren eta Iparragirreren hurbilekoak, gaur
Hartu Trena dinamikaren barruko jarduera egin dute gaur Errenteria-Oreretan. Aurreko egunetan ere eginak zituzten hainbat ekitaldi, baina gaurkoa izan da jendetsuena. Dinamikaren helburua da preso gaixoen jatorriko herrietan geldialdia egin, eta bertan preso horien eskubideen gaineko lanketa egitea. Tren horrek lehen geltokia Errenteria-Oreretan izan du, gogoan hartuz Aitzol Gogorzaren egoera zein den: Basauriko espetxean preso dago Gaztaño auzokoa, gaixotasun larri batekin.
Merkatuzarren egin dituzte jarduerak. Hainbatek tren batean argazkiak atera dituzte, kuadrillaka, Aitzol Gogorzaren aldeko trenean barneratuta irudikatuz bezala. Ondoren, talde argazki erraldoia egin, eta bazkaltzera jarri dira bertaratutakoak. Aurretik, ordea, ekitaldia egin dute. Bertan, besteak beste, Aitzol Gogorzaren gurasoek, larri gaixo dagoen Ibon Iparragirre preso bizkaitarren hurbilekoei dinamikaren lekukoa eman diete. Iparragirreren jaioterrian, Ondarroan, hurrengo geltokia du Sareren Hartu Trena iniziatibak.