Harremantxoko kideak, iaz, martxoak 8rako murala margotzen
Askotarikoa, plurala eta oparoa. Osagai erakargarri guziak ditu Pasaian emakumeen nazioarteko egunaren harira plazaratu duten egitaraua.
Herriko emakume taldeek antolatu dute, udalarekin elkarlanean.
Emakumeak kalera lemapean, aldarrikapena, festa, formazioa eta hausnarketa, guztiak uztartuko dituzte.
Ostegunean hasiko dira matxoak 8ari lotutako ekitaldiak, eta martxoaren 16ra bitartean izango dira jarduerak. Hona egitaraua:
Osteguna (martxoak 3):
19:00:
Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentalaren proiekzioa Antxoko kultur etxean, eta ondoren, pintxo-potea. Antolatzailea: Antxoko Topagunea.
Ostirala (martxoak 4)
19:00: Poteo alaia! Gure Zumarditik abiatuta.
21:30: Afari feminista Basari elkartean. Tiketa Leunda tabernan eros daiteke, 10 euroren truke. Antolatzailea: Basari elkartea.
Larunbata (marxtoak 5)
11:00-15:00: Pasaiako emakumeek egindako lanen erakusketa Gure Zumardian.
12:30: Zumba saioa toki berean. Antolatzaileak: Pasaiako emakumeak.
Martxoak 7, 8 eta 9
Hitzaldia: “Adimen emozionala eta emakumeen ahalduntzea”.
- San Pedro: Udal aretoan martxoaren 7an, 17:30ean.
- Trintxerpe: Alkateordetzan martxoaren 8an 16:00etan.
- Donibane: Victor Hugo aretoan martxoaren 9an 17:30ean.
Prestatzailea: Clara Wolfram.
Antolatzailea: Berdintasun Arloa.
Martxoak 8
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
19:00: Elkarretaratzea Antxoko Zumardian.
19:30: Manifestazioa Errenteriako Galtzarabordako kiroldegian.
Antolatzaileak: Pasaiako emakumeak eta Oarsoaldeko Mugimendu feminista.
Martxoak 10
17:30-20:00: Emakumeak eta aniztasuna: Jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko gunea. Trintxerpeko Alkateordetza.
Antolatzailea: Migrazio eta Aniztasun Arloa
Martxoak 16
18:00-20:00:
Bertsolaritzaren sekretuak. XIX. mendeko emakume bertsolari isilduen ahotsak. Antxoko Kultura Etxean.
Antolatzailea: Berdintasun Arloa