Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oiartzungo Kirol Astea, kirola eta herrigintza oinarri

Oiartzungo Kirol Astea hilaren 7tik 12ra egingo dute. Bi berritasun ditu: Kirol Saria, eta hezkuntza zentroen partaidetza

Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2016/03/02
oiartzun kirol astea 2016

Atzoko aurkezpenean, Markos zinegotzia eta herriko kirolariak

Emaitzetatik harago doan kirol ereduari erreparatu nahi diote Oiartzunen. Horretarako, aurten ere, Kirol Astea egingo dute herrian hilaren 7tik 12ra, Kirola zertarako? galderari erantzuna emateko asmoz. Erantzun hori lantzeko hainbat baliabide jarriko dituzte bai udalak, zein herriko elkarte, eragile eta norbanakoek mahairen gainean. Eta herrian, erantzun horietako asko, 40 urteko bidean, Girizia Kirol eta Kultur elkarteak eman ditu, eguneroko jardunaren bidez: elkarte horri emango diote aurten Oiartzungo Kirol Saria. Atzo, asteartea, egin zuten astearen aurkezpena herriko hainbat kirolarik, Enekoitz Markos Kirol zinegotziaren gidaritzapean. Hark azaldu zuen kirola herria ehuntzeko arloa izan daitekeela, herria egitekoa, herrigintza bultzatzekoa. Eta horren erakusle Kirol Astea izatea dela adierazi zuen, bistan dagoenetik, sentsazioetara eta hezkuntzara jauzi eginez. Hori horrela, atzoko aurkezpenean ondoan izan zituen hautetsiak Onintza Mitxelena besteak beste Intxixu Traileko eta Emarriko kidea, Aitor Puertas kirolari paralinpikoa, eta Mikel Astarloza txirrindulari profesional izandakoa eta egun kirolarekin lotura modu askotara mantentzen duena. Giriziari saria Aurtengo berritasunetakoa, saria. Giriziari saria ematearen arrazoiak eman zituen Markosek, esanaz, herriko Kirol Mahaiak 265 proposamenen artean hartutako erabakia izan dela, “40 urteko ibilbidean herrian kirol diziplina ezberdinak errotzeko egin duen lanagatik”. Hala, Giriziaren barruan hainbat kirol espresio aurki daitezke: sokatira, mendia, eskalada, mendiko lasterketak, BTT, txirrindularitza, pilota, pala… “Aintzindari izan dira hainbat arlotan. Gainera, bestelako kirol ekitaldien antolakuntzan laguntzen du elkarteak”. Ikastetxeetan ere Kirol Astearen aurtengo bigarren berritasunak harreman zuzena du herriko hezkuntza zentroekin, LH1 eta DBH4 maila arteko herriko ikasleek ere parte hartuko dute Kirol Astean, galdera-erantzun jolas baten bitartez. Maila bakoitzera egokitutako jolasa izango da, eta hiru galdera zehatz erantzun beharko dituzte ikasleek, elikadura, euskararen erabilera, genero berdintasuna eta Oiartzungo kirolaren historia ardatz dituztela galdera horiek. Irabazleen artean kirol materiala banatuko zaie hilaren 11n, Kirol Saria banatuko den egunean. Egitaraua Orotara, Oiartzungo Kirol Mahaiak 38 proposamen jaso ditu aurtengo Kirol Astearen egitaraua osatzeko. Asko. Askotarikoak izan dira proposamen horiek, eta haiek kontuan hartuz, honakoa da Kirol Astearen egitaraua (saio guztiak udaletxeko areto nagusian izango dira).
  • Hilak 7 (astelehena), 19:30ean, Porrotaren alde izenburupean Alberto Iñurrategi mendizalearekin saioa.
  • Hilak 8 (asteartea), 19:00etan, Olinpiar Jokoei buruz hitz egingo dute Xabier Leibarrek (Olinpiar Jokoetan esperientzia duen medikua), Mikel Odriozolak (hiru Olinpiar Jokoetan parte hartu du ibilketari errenteriarrak), Leire Olaberria (txirrindulari olinpikoa) eta Aitor Puertas kirolari paralinpiko oiartzuarrak. Mikel Astarlozak gidatuko du solasaldia.
  • Hilak 9 (asteazkena), 19:00etan, Emakumea eta kirola izenburupean mahai-ingurua. Partaideak: Josune Cousillas (Giriziako sokatira taldeko kidea), Itziar Igartua (Lilatoi taldekoa), Alazne Inziarte (Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiko kidea), Karmele Irastorza (Emarriko ordezkaria) eta Onintza Mitxelena (Intxixu Trail eta Emarri). Gidaria: Goiatz Labandibar.
  • Hilak 10 (osteguna), 19:00etan, triatloiari buruzko solasaldia. Partaideak: Aitor Alberdi, Janire Estevez, Maider Gaztañaga, Hektor Llanos eta Mikel Lopez. Mirari Martiarena izango da hizketaldiaren lemazaina.
  • Hilak 11 (ostirala), 19:30ean, Kirol Saria emango dute. Herriko kirol eragileetako ordezkarien hitz egiteko txanda izango da.
  • Hilak 12 (larunbata), 10:00etan, Ergoiengo Uztapide plazatik abiatuta, mendiko lasterketen jardunaldi teknikoa Oihana Kortazarrekin.
     
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.