Irarki arkitektura estudioak irabazi du lehiaketa, Itsas Atea izeneko proposamenarekin
Itsas Atea izena du aurrerantzean Pasaiako Udalaren irudi korporatiboa izango denak
Itsas Atea. Izen horrekin aurkeztutako proposamenak bildu ditu boto gehien, eta honenbestez, berau izango da aurrerantzean Pasaiako Udalaren irudi korporatibo berria.
Irarki arkitektura estudioko Blanca Pita Martinek eta Eñaut Legarda Maconek irabazi dute lehiaketa. Bokalea ageri da landu duten irudian, eta alboetara lau barrutiak, bakoitza kolore batez identifikatuta.
Udalak 58 lan jaso ditu guztira. Horietatik sei ez zituzten onartu, lehiaketarako ezarritako arauak ez betetzeagatik.
Lau epaimahai osatu dira lehiaketarako; ordezkari politikoen mahaia, bizilagunen mahaia, merkatarien mahaia eta elkarteena.
Lau mahaietako botoak zenbatuta, otsailaren 8tik 21era botazio epe bat zabaldu zuten, herritar orok bere iritzia emateko aukera izan zezan.
Lehiaketarako botoa eman dutenen artean hiru erosketa-txartel zozketatu dituzte, Pasaiako edozein dendatan gastatzeko. Zozketa alkatearen aurrean egin zen:
Hona irabazleak:
- Begoña Etxeberria (Antxo): 150 euro.
- Edi Martin (Donibane): 100 euro.
- Jone Olasagasti (Trintxerpe): 50 euro