Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hogeita hamargarren Lesoinu, handia

Lesoinu egitasmoa heldutasunera iritsi da. Aurten, hogeita hamar urte betetzearekin batera, bi zatitan egingo dira pedagogia ardatz duen egitasmoaren saioak

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2016/03/08
lesoinu 2016

Xanti Espina eta Kepa Garbizu, Lesoinu aurkezten

Hogeita hamargarren ekitaldia egingo du aurten Lesoinuk, eta ez nolanahikoa gainera. Antolatutako musika emanaldien zenbatekoa ikusita, bi zatitan egingo dute, lehena hilaren 11tik 18ra, bigarrena maiatzaren 2tik 7ra. Musika eta pedagogia ardatz dituen musika jarduera heldutasunean irmo mantentzen da, 260 musika ikasle inguruk parte hartuko dutelako, eta hemezortzi musika emanaldi izango direlako, hainbat eta hainbat talderekin, bertakoak eta urrutikoak. Denaren antolakuntzan herriko musika eskola eta udala daude. Gaur eman dituzte 2016ko Lesoinuren argibideak Kepa Garbizu Lezoko alkateak eta Xanti Espina Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako (TGLUME) zuzendariak. Alkatea gustura dago Lesoinurekin, egun, erreferentziazko musika egitasmoa dela esan du, “Lezo musikaren mapan jartzea lortu du, eta hori aitortu behar diogu”. Xanti Espinak, bere aldetik, Lesoinu aste pedagogikoa den heinean (martxoko saioak batez ere), ikasteko aukera zabaltzen duela jakinarazi du, “musika eskolako ikasle eta irakasleek ikasteko aukera izango dugu”. Horrela, ikasketarako lau saio egingo direla azaldu du Espinak, hala nola tailer didaktikoa, musikoterapia, informatika musikala eta Musikarekin jolasten jarduera. Horretarako, Josu Sarasaren (informatika musikala) eta Itziar Izagirreren (musikoterapia) ekarpena eskertu du musika eskolaren zuzendariak. Horrela, Lesoinuren asmoetako bat herrian musika zaletasuna sustatzea dela azaltzearekin batera, horretan lan egin, eta lan egiten jarraituko dutela adierazi du. Adin taldeka egongo dira banatuta saio horiek. Taldeak Egitarauaren barruan herriko 260 musika ikaslek parte hartuko dute, hainbat taldetakoak. Horrez gain, herriko beste taldeen partaidetzari garrantzia eman dio Xanti Espinak, eta eskerrak emateko aukera ez du galdu: Aiton Bordako abesbatza, Sutargi abesbatza, Murixka Dantza Taldea edo Muxikoak izan ditu eskertzen zerrendan. Horrez gain, Lesoinu nazioartera zabaldu dela esan du zuzendariak, batez ere maiatzeko saioetan atzerritik etorritako taldeek parte hartuko dutelako, hala nola, Finlandiako, Frantziako, Poloniako, Espainiako edo Suediako musikariak. Eta ondoko taldeek Lesoinuri emango dioten ospea ere nabarmendu du Espinak, horien artean aipatuz Paddam bikotea, eta Lasarte-Oriako Suberri akordeoi taldea. Ondokoak dira martxoko eta maiatzeko saioak:

Martxoko saioak

  • Hilak 11 (ostiral honetan), 19:00etan eta Gezala Auditoriumean, MEB talde instrumentalaren saioa.
  • Hilak 12 (larunbata), 11:00etan eta Gurutze Santuaren plazan, koruen topaketa. Partaideak: Telleri Alde (Errenteria-Orereta), Aitor Borda (Lezo), Zumardikoak (Hondarribia) eta Sutargi (Lezo).
  • Hilak 12 (larunbata), 19:00etan, Gezalan, Paddam bikotearen kontzertua, Estefania S. Wulf kantatzen, eta Iñaki Miguel pianoan.
  • Hilak 12 (larunbata), 19:30ean, herriko kaleetatik, musika eskolaren bandaren kalejira.
  • Hilak 13 (igandea), 12:00etan, Gurutze Santuaren plazan, erromeria herriko hainbat talderekin.
  • Hilak 14 (astelehena), 11:00etan, Gezalan, kontzertu pedagogikoa  TGLUMEko ikasle eta irakasleekin.
  • Hilak 15 (asteartea), 18:00etan, TGLUMEko ikasleen kontzertua Gezalan.
  • Hilak 16 (asteazkena), 11:00etan, musika eskolan, musikoterapia saioa Itziar Izagirrerekin.
  • Hilak 16 (asteazkena), 16:45ean, Gezalan, Josu Sarasarekin informatika musikal saioa.
  • Hilak 16 (asteazkena), 17:00etatik 18:00etara, musika eskolan, Itziar Izagirrerekin Musikarekin jolasten jardunaldia.
  • Hilak 16 (asteazkena), 18:00etan, Gezalan, TGLUMEko ikasleen kontzertua.
  • Hilak 17 (osteguna), 17:00etan, musika eskolan, tailer didaktikoa hainbat musika instrumentu ezagutzeko.
  • Hilak 18 (ostirala), 19:30ean, Gezalan, Suberri Akordeoi Orkestraren saioa.

Maiatzeko saioak

  • Maiatzak 2 (astelehena), 19:00etan, Gezalan, ganbara musika saioa Francisco Escudero musika eskolako profesionalen taldeekin.
  • Maiatzak 4 (asteazkena), 19:00etan, Gezalan, Finlandiako Laulujoutsenet Choir koruaren saioa.
  • Maiatzak 6 (ostirala), 19:00etan, Gezalan, Frantziako Crolles herriko orkestraren eta abesbatzaren saioa.
  • Maiatzak 7 (larunbata), 12:30ean, Gurutze Santuaren plazan, Poloniako Polish Association of Music Schools izeneko bandaren kontzertua.
  • Maiatzak 7 (larunbata), 12:30ean, Gurutze Santuaren plazan, Suediako Svenljunga herriko banda eta majoreteen saioa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.