Antxoko Gure Zumardia parekidetasuna aldarrikatu nahi izan dutenen bilgune izan da
Pasaiako mugimendu feministak elkarretaratzea egin zuen atzo.
Emakumeak kalera lemapean, parekidetasuna aldarrikatzeko bildu ziren Antxko Gure Zumardian.
Elkarretaratzea bukatuta, Harremantxo taldeko kide batek Miren Amuriza bertsolariaren hitzak irakurri zituen. Ondoren, Oreretarantz abiatu ziren,
eskualdeko mugimendu feministak deitutako manifestaziora parte hartzeko.
Jarduera gehiago
Martxoaren 8ren testuinguruan antolatutakoak ez dira, edonola ere, oraindik bukatu. Gaur, esaterako, Donibaneko Victor Hugo etxea,
Adimen emozionala eta emakumeen ahalduntzea saioa gidatuko du Clara Wolframek, 17:30etik aurrera.
Bihar, hilak 10, Migrazio eta Aniztasun arloak antolatuta, jatorri askotako emakumeen topaketa izango da Trintxerpeko alkateordetzan, 17:30etik 20:00etara.
Azkenik, gaur zortzi (hilak 16, asteazkena), XIX. mendeko emakume bertsolari isilduen ahotsa ezagutaratzeko hitzaldia izango da,
Bertsolaritzaren sekretuak izenburupean. 18:00etatik 20:00etara izango da, Antxoko kultur etxean. Udaleko Berdintasun Arloak antolatu du hitzaldia.