Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zuri gorrien 75. urteurrena diruz lagunduko du udalak

Gaur sinatu dute hitzarmena kirol elkarteko presidente Raimundo Cuestak eta Pasaiako alkate Izaskun Gomezek

olatz mitxelena
Pasaia
2016/03/09
pasaia 75.urteurrena

Raimundo Cuesta eta Izaskun Gomez, hitzarmena sinatzeko unean

Pasaia Kirol Elkarteak 75. urte bete ditu aurten eta ospakizunetan laguntzeko hitzarmena sinatu dute gaur udalak eta kirol elkarteak. Ospakizunetarako 4.500 euro emango dizkio udalak kirol klubari. Pasaia Kirol Elkartea 1941. urtean sortu zen, baina aurretik izan zituen beste izen batzuk. 1921. urtean Pasayako Lagun Ederrak izeneko elkartea Molinaoko futbol zelaian jokatzen zuela jakina da, Luzuriagako futbol zelaian. Historian zehar futbola izan da kirol elkartearen jardun nagusia, baina iraganean beste kirol jarduera batzuk ere landu ditu, eta ez gutxi. Besteak beste, eskubaloia, txirrindularitza, atletismoa, automobilismoa, motokrosa eta arrauna landu izan ditu Pasaia Kirol Elkarteak. Nabarmentzekoa da 1961. urtean Kontxako estropadan parte hartu zuela Pasaiak. Urte hauetan guztietan boluntario asko eta asko aritu dira kolore zuri gorrien aldeko lanean, eta horien guztien ahaleginari esker, ez dira eskasak kirol ikuspegitik elkarteak lortu izan dituen emaitzak.  1986-87 denboraldian Preferente Mailako txapeldun izan zen taldea eta Hirugarren Mailara igotzea erdietsi zuen. Gaur egun bertan dirau elkarteko talde nagusiak. 150 jokalari baino gehiago biltzen ditu gaur egun Pasaia Kirol Elkarteak. Hirugarren Mailan ari den taldeaz gain, 4 talde ditu Kimuak Mailan, 2 Haurren Mailan, 1 Kadeteen Mailan eta 1 Jubenilen Mailan. Elkarteak Don Boscoko futbol zelaia kudeatzen du gaur egun, eta horrez gain, futbol eskola ere badu. Haur asko dabiltza futbol eskolan. Elkarteak kirol arloko lankidetza hitzarmenak ditu Pasaia-Lezo Lizeoarekin eta Anunciatarekin.          
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.