Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Langile mugimenduari gorazarre egin dio Bikilak 'Kamaradak' liburuan

Bilbon eta ezkerraldean girotuta dago eleberria, eta Nervacero eta Euskaldunako borrokekin abiatu du Bikilak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Oiartzun
2016/03/10
Kamaradak liburua aurkeztu du Joxe Iriarte Bikilak

Kamaradak liburua aurkeztu du Joxe Iriarte Bikilak

Kamaradak liburua, aurkeztu du gaur Joxe Iriarte Bikilak. Txalaparta argitaletxearekin ikusi du argia Bikilaren azken eleberriak, eta bertan euskal langile mugimenduari gorazarre egin dio. Mikel Soto Txalapartako editoreak liburuan langileen borroka handi eta txikien mosaikoa egin duela esan du, “nobela kaleidoskopikoa. Atzera egin du, Nervaceroko  langileek legebiltzarra bahitu zuten garaian hasi eta etorkizunari begira amaitzen da”. Euskal Herrian zein munduan izan diren borroka txiki eta handiei omenaldia izan nahi duela esan du Sotok. Eskerrak emanez hasi du aurkezpena Bikilak, eta 13 urte eman dituela liburua idazten esan du, “erditze zaila eta luzea izan da”. Liburua Pablo Gonzalez  Larrazabal, 1984ko borrokan  hil zen Euskalduna ontziolako langileari, Periko Solabarriari, Eduardo Haro Irasi, Carlo Giulianiri, Mikel Aramendiri eta Iñaxito Albisuri omenaldia dela esan du oreretarrak. Bilbon eta ezkerraldean girotuta dago eleberria, “Nervaceroko eta Euskaldunako borrokak ezagutzeko aukera izan nuelako eta batez ere fikziorako lekurik aproposena dugulako  Nerbioi ibai ardatza langile gatazka harrigarrien historia deskribatzeko. Bertan izan delako langile mugimendurik sendo eta epikoena”. Langile mugimenduaren ondoratzearen ondorio larrienak ere bertan aurki daitezkela gaineratu du, “drogomenpekotasuna, langabezia eta bazterketa, txirotasun narratxena.Klase borrokan oinarritutako ezkerreko militantzia mundu oso aberatsa eta oparoa izan da, kontaresanez betea, oso gutxi ezagutzen dena, askotan isekatua, eta literaturgintzarako asko eman dezakeena”. Nervacero eta Euskaldunak, abiapuntu Flashback moduan dagoela egina kontaketa gaineratu du Bikilak, “eleberrian asmatutako pasarteak, gertakizunak eta narrazioak mosaiko moduan kontatu ditut, beti ere koherentzia baten barruan, elkarri lotuta”. langile mugimenduarekin ez direla lan oparoak egin esan du, bestalde, “XIX. eta XX. mendeetan ez bezala, egun ez dagoelako modan tematika hori, eta ez interesik ez duelako, eta horrek sutan jartzen nau”. Nervacero eta Euskaldunako gatazketatik abiatu du eleberria. Bere hitzetan, azken hamarkadetako langile mugimenduko ikonoak izan direlako, “batak euskal parlamentua bahitu zuelako, eta bestea erabilitako borroka moldeengatik”. Horren harira, liburua tiragomazaleen eta Euskaldunako emakumeei omenaldia ere badela gaineratu du. Langileen mugimenduko borrokaz ez da mintzo soilik, amodioa eta desmodioak sexua barne hartuta, jaiotza eta heriotzak, poliziaren jazarpenak, torturak, ametsak, muturreko egoeratan izandako zalantzek, eta sekretu mingarriek ere badute tartea Bikilaren nobelan. Bere burua definitzerakoan literaturazale amorratua dela esan du Bikilak, idaztea gustuko duena baina batez ere militante politikoa dela, “nahiko nuke  ditugun idazle zoragarrietakoren batek gai honen gainean lan oparoa egingo balu, baina horren ezean, nik neuk egin dut. Garai zailenetan gauzatutako adiskidetasunari egindako kanta da Kamaradak“.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.