Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan egingo dute banaketa hilaren 15etik 19ra.
Olio dastaketa Saretuz eta Errigoraren eskutik. Argazkia: Carrera
Nafarroa hegoaldeko olioak zipriztinduko ditu Errenteria-Oreretako 300 etxetako otorduak. Saretuz proiektuak sustatutako Errigoraren kanpainaren barruan 5.550 litro olio eskatu dituzte errenteriarrek. Iazko datuekin alderatuta %77 litro olio gehiago eskatu dituzte herritarrek aurten, eta emaitzarekin pozik azaldu da Saretuz taldea.
Salmenta eginda, banaketaren txanda helduko da orain, eta olioa jasotzeko bost egun jarri dituzte. Hilaren 15ean hasi eta 20ra bitartean Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzatik (Pablo Iglesias kalea, topo geltokiaren parean) pasatu beharko dute olioa eskatu dutenek. Asteartetik ostiralera 17:30etik 20:00etara egingo dute banaketa Saretuzeko kideek. Hilaren 19an, larunbata, berriz, 10:00etatik 13:30era.
Ordainketak egiteko diru justua eramateko eskatu dute. Olio estra konbentzionalaren bost litroko bidoiak 22,50 euro balio ditu, eta olio ekologikoak, 32 euro.