Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oarsoaldeko kontsumo kooperatiba sendo hasi da bidea egiten

Oarsoaldeko kontsumo kooperatiba bidea egiten hasi da. Atzo, urrats sendoa eman zuen, aurkezpen batzarrean hamarnaka norbanako eta hainbat eragiletako kideek bultzada eman zioten egitasmoari.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/03/11
elikadura burujabetza taldea aurkezpena

Oarsoaldeko lau herrietako eragile eta norbanakoak, atzoko aurkezpenean

Oarsoaldeko kontsumo ereduan eragiteko, elikadura burujabetzaren bidetik, elikadura kontsumo kooperatiba bat sortzeko bidean dira eskualdean. Oinarri sendokoa da. Izan ere, atzo (osteguna), gaiari buruz hitz egiteko batzarra egin zuten Errenteria-Oreretan, 40 pertsonaren parte hartzearekin, Oarsoaldeko lau herrietakoak. “Elikaduraren esparruan erreferente izango den, ilusioa piztuko duen, eta indar gaitasuna dugula sinestaraziko duen proiektu bat bultzatu nahi dugu”, esan zuten egitasmoaren sustatzaileek. Egitasmoaren oinarrian dago egungo elikadura enpresen “logika pribatutik” atera eta auzolanean finkaturiko proiektu profesional baten bitartez sare bat artikulatzea, Euskal Herriko ekoizpena zein kontsumo gaitasuna saretuz, modu antolatuan erabiltzeko: “Elikadurarekin negozioa egin beharrean, elikadura jendarteko oinarrizko zerbitzu baten gisa ulertzen hasi eta horrela antolatzea”. Hori guztia egiteko herritarren parte hartze aktiboa eskatu dute, “bestelako gizarte eredu baten ispilu izan dadin”, baina egitasmoa iraunkorra izateko egitura profesionala beharrezkoa dela uste dute, “auzolana eta profesionaltasuna modu egokian txertatzean datza gakoa”. Bertako kalitatezko produktuen eskaintza erakargarria —ekologikoak edo bide horretan urratsak egiten ari diren ekoizleenak— Euskal Herriko ekoizleen eta Oarsoaldeko kontsumitzaileen bidezko aliantza sortuz egin nahi dute, prezio justuak ezarriz, “ekoizleentzat zein kontsumitzaileentzat bitartekorik gabe”. Horrela, “bestelako gizartea sortzeko ekarpena” egingo dutela ziur daude kooperatiba martxan jarri nahi dutenak, osasuna eta tokiko ekonomia sustatuz. Oarsoaldeko Elikadura Burujabetzaren Aldeko Eragileak eragilea herritarren ekarpenetara zabalik dago. Horiek jasotzeko posta elektronikoz jar daiteke haiekin harremanean.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.