Dibertsitatearen festa egin du Mindarak agustinetan.
Dibertsitatearen festa antolatu zuen Mindara elkarteak larunbatean Agustinak auzoan, eta erantzun zabala jaso zuen. “Arrakasta handia izan du jaiak”, esan dute antolatzaileek”. Joku inklusiboak, pintxo solidarioak, antzerkia, txokolate jatea, piñata eta zozketa solidarioarekin osatu zuten egitaraua. Helburua Mindara elkartea ezagutzera ematea zen.