Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Kepa Garbizu: "Bilketaren gaineko akordioak bere horretan jarraituko du"

EAJk eta EH Bilduk lortutako akordioak aurrera egingo duela esan du Garbizuk: "Lezoko EAJren batzordeak erabaki duelako eta bera da konpetentea".

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2016/03/14
Kepa Garbizu

Kepa Garbizu

EAJko  zinegotziek zer egingo zuten eta hondakinen bilketaren gaineko akordioarekin zer gertatuko zen izan da zalantza nagusia Garbizuk dimisioa aurkeztu zuela jakin denetik. Garbizuk berak argitu ditu zalantzak, “udaletxean jarraituko dute alderdikideek, eta hondakinen bilketaren gaineko akordioak ere bere horretan jarraituko du, Lezoko EAJren batzordeak hala onartu duelako eta bera delako horretarako konpetentea. GBBk gustuko izan edo ez izan, akordioak bere bidea jarraituko du, onartuta dago eta ez du atzera bueltarik”. Ostegunean ez ohiko plenoa egingo du udalbatzak. Kepa Garbizu EAJko alkatearen dimisioa izango dute mahaiaren gainean eztabaidatzeko gai nagusi bezala zinegotziek. Ostiralean aurkeztu zuen dimisiorako idatzia udal erregistroan Garbizuk, eta orduan jakinarazi bazien ere bere alderdikideei, gaur goizean bilera luzea egin dute alkatetzaren bulegoan bertan Garbizuk eta zinegotzi taldeak. Eguerdi partean atera dira EAJko Lezoko zinegotziak udaletik, adierazpenik ez dute egin izan nahi. Alta, HITZAk Garbizurekin hitz egin du, eta oraindik alkate denak esan du bere dimisio erabakiak ez duela soilik harremana Lezoko EAJk eta EH Bilduk hondakinen bilketaren gainean egindako akordioarekin: “Luzeagoa da kontua, eta hondakinen gaineko akordioak eragina izan duela ukatu gabe, bestelako arrazoiak ere izan dira. Gipuzko Buru Batzarrean (GBB) halako diferentziak sortu dira, edo hobe esanda, sortu ditut, eta horren harira dator nire erabakia”. Garbizuren ustez —”nire uste apalean”—, GBBk “hanka sartzeak” egin ditu, “Lezo Garbia plataformari kasu egin diolako, eta egindako horietako batzuekin ni ez nintzen konforme. Alfonbra gorria jarri dio GBBk Lezo Garbia plataformari nolabait. Plataforma horrek presioa eragin duela zalantzarik ez dugu”. EAJk EH Bildurekin Lezon egindako akordioa GBBk ez duela gustuko ez du ukatu Garbizuk. Ostegunetik aurrera alkate izateari utziko dio Garbizuk, eta politikan jarraitzeko asmoa duen galdetuta argi erantzun du: “Ez, ez dut politikan jarraitzeko asmorik, gauza asko ditut egiteko eta egin gabeak”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.