Igandean aurkeztuko dute Gure Esku Dago-k eskualdean antolatuko duten kontsulta, Errenteria-Oreretako Xabier Olaskoaga plazan, 12:00etan.
Donibanen erabakitzeko eskubidearen alde kriseiluak aireratu dituzte
Beste hainbat herri eta eskualdetan bezala, Oarsoaldean ere herri kontsulta egingo du Gure Esku Dago-k. Donibanen hartu zuten iniziatiba babesteko erabakia lehenik, eta ondoren San Pedron eta Trintxerpen. Antxon lehengo astean egin duten batzarrean erabaki dute iniziatibarekin bat egitea.
Igandean aurkeztuko dute eskualdeko herri kontsultarako proposamena, 12:00etan, Errenteria-Oreretako Xabier Olaskoaga plazan. Zehaztasun guztiak orduan jakinaraziko dituzte.