EMKEk unerik gozoena bizi duela esan dute bertako arduradunek.
Bandako musikarietako batzuk saria jasotzera joandakoan
Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Bandak Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiako Orfeoia sarien XV. ekitaldian
Musika sustapen eta ibilbideari saria jaso zuen joan den ostiralean. Sari hori bere bakarlariekin ospatuko du orain, eta horretarako kontzertua egingo du larunbatean Fatimako Andra Mariaren parrokian. EMKEk unerik gozoena bizi duela esan dute bertako arduradunek, “2016an Donostiako banderaren izadan izan zen musika banda Konstituzio enparantzan,
La Traviatta operan parte hartu genuen Kursaalen joan den hilabetean, eta ostiralean saria jaso genuen”.
Kontzertuaren egitarauari dagokionean, Jon Viejo, musika bandako musiko gazteak konposatutako eta bere aitonari zuzendutako pieza batekin hasiko da. Aritz Segura flutista Chaminaderen
Concertino para flauta joko du eta ondoren, Eider Gaztañaga tronpajotzaileak Saint Säens frantziarraren
Fragmento del concierto para trompa joko du. Viejo tronpetajotzaileak azkenik, Arutiunianen
Concierto para tronpeta joko du.
Kontzerturako sarrerak 2 euro balio ditu eta Niessen Kulturguneko harreran, edo larunbatean bertan Fatima Andra Mariaren Parrokian eros daitezke. Bazkideek berriz doako sarrera aipatutako bi leku horietan jaso dezakete. Kontzertua 20:30ean izango da.