Argiztapen gutxiegi duten gune bakartiak, edota eskutalekuz inguratutako 60 gora puntu ilun identifikatu dituzte Oarsoaldean.
Irudian Lezoko puntu ilunetako bat.
Argiztapen gutxiegi duten gune bakartiak, edota eskutalekuz inguratutako 60 gora puntu ilun identifikatu dituzte Oarsoaldean. Horien berri emateko eta desagerrarazteko proposamenak aztertuko dituzte bihar (asteazkena) 18:00etan hasita Kultur aretoan egingo duten bileran. Joan den urrian Oarsoaldean egon daitezkeen puntu ilunak identifikatzeko parte hartze prozesua abiatu zuten Lezoko Udalak eta Gaxuxa Emakume taldeak, Emakunde eta Oarsoaldearen laguntzarekin, eta Errenteria, Pasaia eta Oiartzungo udalen kolaborazioarekin.
Zazpi lantalde aritu dira guztira lan horretan Oarsoaldeko lau udalerrietan, eta internet bidez ekarpenak ere jaso dituztela zehaztu dute Lezoko udaletik. Errenteria-Oreretan, Pasaian, Lezon eta Oiartzunen emakumeentzako arriskutsuak izan daitezkeen edo arrisku sentsazioa eta deserosotasuna sortu dezaketen guneak azalarazte izan du helburu parte hartze prozesuak.