Lesoinu ostiralean hasi zen. Asteburuan zehar gogoz atera dira lezoarrak musikaz gozatzera. Aste osoan zehar musika eskolako ikasleek jarduerak egingo dituzte.
Larunbatean koruen topaketa egin zuten
Ostiralean hasi zen Lesoinu, eta asteburuarekin indarrez musikatu ditu Lezoko kaleak. Larunbatean eta igandean, batez ere kalean egin zituzten aste pedagogikoaren ekitaldiak. Larunbateko koruen topaketa eta bandaren kalejira, eta igandeko erromeria kasu (bertakoak dira beheko irudiak).
Aste honetan, batez ere Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolako ikasleen eta irakasleen ardura izango da herria musikaz girotzea. Larunbatean, berriz, Suberri akordeoi taldeak emanaldia egingo du 19:00etan Gezalan.