Kalteak eragin dituzte San Marko eta Susperregiko hainbat itxituretan
Udal ondarean kalte ekonomikoak eragiteaz gainera, bisitarien eta mendizaleen arriskua areagotu dutela gaineratu du udalak.
San Marko eta Susperregi mendietan ibilgailuentzat sarbidea murrizteko dauden itxiturak kaltetu dituztela salatu du Errenteriako Udalak. Gertaeren gaineko salaketa aurkeztu du udalak, eta arduradunak aurkitzeko itxaropena duela gaineratu du, “sortutako kalte ekonomikoak ordain ditzaten”. Udal ondarean kalte ekonomikoak eragiteaz gainera, bisitarien eta mendizaleen arriskua areagotu dutela gaineratu du udalak.
Udala obrak egiten ari da Lau Haizeta Parkea eta Aiako Harria parke naturala babestuetako eremuetan ibilgailu motordunen sarrera mugatzeko. Itxiturak hobetzen ari da horren harira. Lanen helburua berriz, San Markon, Txoritokietan edo Añarbeko herri mendian soilik mendizaleentzat diren sarbideak bermatzea da. Errenteriako eremu babestu horien kudeaketa aktiboa egitea dela udalaren lehentasuna ean du Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziak, “oinezkoen eta pertsonen babesa eta segurtasuna dira lehentasun eta horrenbestez, eremu horiek berriz ere itxiko ditugu ibilgailu motordunak ez sartzeko”.