Itaia kolektiboak herriko hiru belaunaldien arteko informazio truke bultzatuko du, gazteenek herriko zaharrengandik itsas kulturaz ikasteko aukera izan dezaten
Gaur egun ez da saregilerik Donibanen, baina herriko zaharrenek ondo gogoan dute lanbidea
Iparra ez galtzeko komeni izaten da atzera begiratzea, eta horretaz jabetuta Donibaneko Itaia Kolektiboak egitasmo berri bat plazaratu du: Itsasoari begira.
Belaunaldi berriek herriko zaharren bizimoduaren berri izan dezaten, hiru belaunaldiren arteko informazio trukaketa bultzatzea da asmoa, eta horretarako hainbat jarduera antolatuko dituzte ekaina bitartean, guzti guztiak itsas kulturari lotutakoak.
Hona proposamenak:
Argazki erakusketa: herriko establezimenduen erakusleihoetan iraganeko argazki bildumak jarriko dituzte.
Ondarea: Donibaneko ondare historikoaren berri emateko bisita gidatuak.
Nabigazioa: Ipar-orratzak egin eta erabiltzen ikasteko tailerra
.
Itsasoko testigantzak: Itsasoari lotuta bizi izan direnen testigantzak entzuteko aukera izango da.
Argazki rallya haurrentzat. Gaia Itsasoa eta Donibane.
Haurrekin arrantzara: Haurrekin zizareak hartu, salabardoak eraiki eta ondoren arrantza egingo dute.
Ontzi eraikuntza: Badiako bi ontzioletara bisita.
Irteera: mendi txangoa Zumaiako flyschera eta ondoren Getariako Farolara bisita.