Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Apaiziartza egitasmoak lortutakoa azaldu, eta erasoak salatu dituzte

Elikadura subiranotasunaren bidean eta Lezoko lurraren defentsan Gaintxurizketako Apaiziartza egitasmoa indartzen ari da, baina erasoek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2016/03/16
Apaiziartza

Lezoko plazan egin dute gaurko agerraldia

Zerotik abiatuta, lur gabe, egun Oarsoaldeko eta Donostialdeko 100 familiari elikagai ekologiko eta kalitatezkoak banatzen dizkion egitasmoa da Apaiziartza baserriaren zati bateko nekazariek aurrera daramatena, elikagai burujabetzaren bideari eutsiz, auzolanaren eta elkarlanaren bidetik. 2015etik, Lurraren Orena kolektibo izaerako elkartearen bidez ari dira lehen sektoreko ekoizpen hori kudeatzen. Hala, 2011n ia ezer gabe hasitakoa, egun gorpuztuta dagoen egitasmoa dela adierazi dute bertako kideek, baina nabarmendu dute 2013ko udazkenetik Apaiziartza baserriaren beste zatian bizi direnen erasoek ez dutela etenik izan: mehatxuak, bortizkeria eta eraso sexistak salatu dituzte gaur. Horren guztiaren berri emateko agerraldia egin dute gaur hainbat kolektibok, Gurutze Santuaren plazan. Bi xede xituen; batetik Lurraren Orena elkarteak egindako lanaren bilakaeraren berri eman, eta bestetik dituzten oztopoak azaldu. Lortutakoen artean aipatu dute 2011n 20 saski ematen hasi zirela, 2.500 metro koadroan bi nekazari lanean zirela. Egungo datuak zeharo ezberdinak dira: 100 saski ematen dituzte bost nekazarik 12.000 metro koadroko eremua lantzen dutelako Gaintxurizketan. Datuak datu, eta ekoizpenak ekoizpen, kolektiboaren asmoa izan da euren lan egiteko moduaren bitartez “eredu kapitalistatik urruntzea”, lurra herritar ororen ondare dela defendatuz,  herritar orori zabalik. Alta, lehen sektorea estrategikotzat eman dute nekazariek, eta orain arteko “dinamika eraikitzailetik” urratsak egiten jarraitzeko asmoa dute “lurrak lantzea eta elikagaiak ekoiztea duen funtzio soziala” aldarrikatuz. Hau da, elikadura burujabetzaren bidean Gaintxurizketako lurrek eskaintzen dituzten baldintzak baliatzera deitu dituzte herritarrak, “Oarsoaldeko elikagaien gordelekua alternatiba gisa garatzeko”. Eta egitasmoa nahiz gaurko agerraldiaren edukia babestu dutenen zerrenda eman dute aldi berean: ESK, CGT eta LAB sindikatuak; Baherri Sarea; Ekologistak Martxan; Okupazio Bulegoa; Bilgune Feminista; Stop Kaleratzeak; Oarso Taldea, Lakaxita gunea eta Iñaki Lazarobaster EH Bilduren legebiltzarkidea. Lurraren Orena elkarteko kideen irakurketarekin bat etorri dira, adibidez, Basherri Sareko kideak. Apaiziartza egitasmoan dabiltzanei babesa eta elkartasuna adierazteaz gain, Gipuzkoako lehen sektoreak bizi duen egoerari alternatibak eskaintzen dizkion proiektua dela baieztatu dute, lan baldintza duinak bermatzen dituelako, kalitatezko eta kimikorik gabeko produktu ekologikoak lantzen dituelako “merkatuaren exijentzietatik askatuta” elikadura burujabetzaren bidean, eta “lurraren espekulazioaren aurka, lurraren emankortasunean oinarrituta” herritarrekin harremanak zuzenean landuz. Aldi berean, martxoaren 3an hil zuten Bertha Caceres Hondurasko Via Campesinako kidea gogoan izan dute. Zentzu horretan mintzatu dira egitasmoaren jarduna babestu duten sindikatuak (ESK, CGT, LAB). Defendatu dute nekazaritza lur publikoa jarduera publikoentzat eta lehen sektorearen erabilerarako behar dela. Eta bide horretan Apaiziartzaren lana txalotu dute, “proiektu honek gure ehun produktiboa indartzen du, Ama Lurraren errespetuan herriari kalitatezko produktuak eskainiz”. Administrazio publikoari eskatu diote egitasmoa babes dezala. Erasoak Lezoko baserrian lanean dabiltzanek, ordea, erasoak izan dituzte 2013ko udazkenetik eraikinaren beste erdian bizi direnen aldetik. Horiei era ez bortitzean erantzuteko asmoa berretsi egin dute gaurko agerraldian, eta erasoak amaitzeko bidean hainbat urrats egin dituztela gogorarazi dute, “baina salaketa judiziala jartzea beste erremediorik ez zaigu gelditu, gustuko ez izan arren, pairatzen dugun jazarpenaren konstantzia gelditu dadin”. Aldundiari egoeraren berri emateko dokumentazioa bidaliko diote (beheko argazkietan erasoen irudiak). Erasoen artean autoen gurpilen zulaketak, euren baserriaren zatian kalteak, mehatxuak, baserriko animaletan kalteak, bortizkeria eta beste hainbat ekintza salatu dituzte. Baina Bilgune Feministako kideek gaurko agerraldian esan dutenez, eraso sexistak jasan dituzte egitasmoan lanena dabiltzan hainbat emakumek, “emakume izate hutsagatik, eta errebelde nahiz kontsekuente diren helburuengatik borrokatzeagatik baliogabetu nahi gaituzte. Bideetako bakardade eta iluntasunean babestutako koldarrek egindakoak dira eraso horiek, garena izateari uko egiteko. Ez daitezela nahastu. Aurrez aurre izango gaituzue gure herri, bide eta kaleetatik erasotzaileak bota arte. Bat ukitzen badute, denak ukitzen gaituztelako”.
Apaiziartzaren aldeko agerraldia
Apaiziartzaren aldeko agerraldia
Apaiziartzaren aldeko agerraldia
Apaiziartzaren aldeko agerraldia
Apaiziartzaren aldeko agerraldia
Apaiziartzaren aldeko agerraldia
Apaiziartzaren aldeko agerraldia
Apaiziartzaren aldeko agerraldia
Apaiziartzaren aldeko agerraldia
Apaiziartzaren aldeko agerraldia
Apaiziartzaren aldeko agerraldia
Apaiziartzaren aldeko agerraldia
Apaiziartzaren aldeko agerraldia
Apaiziartzaren aldeko agerraldia
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.