Udalak SOS Arrazakeriak urtero antolatu ohi duen mobilizazioan parte hartzera deitu du

Urtero abiatzen da Trintxerpetik arrazakeria eta xenofobiaren kontrako martxa
Pasaiako Udalaren Migrazio eta Aniztasun Sailak pasaitar guztiak animatu nahi ditu
SOS Arrazakeriak iganderako (hilak 20) antolatu duen ibilaldian parte hartzera.
Asilo eskubidearen alde. Errefuxiatu guztiak hartzearen alde. Horixe aurten xenofobia eta arrazakeriaren kontrako urteroko martxaren leloa. Errefuxiatuentzako asiloa eta babeslekua aldarrikatzea da helburua. Horregatik, parte-hartzaile bakoitzari maleta edo motxila bat eramateko proposatu diote mobilizazioaren deitzaileek, “milioika errefuxiatu gogoan izateko”.
Martxa 11:30ean abiatuko da Trintxerpeko azokatik (Euskadi Etorbidean), eta Donostiara 13:00etan iritsiko da.