Txiapas: Zapatisten borroka. Emakumeen legea. Brigadisten lana, hitzaldia egingo dute hilaren 31n Lumaltik Herriak elkartearen kide baten eskutik.

Zapatistak_erakusketa
Emakumeen lege iraultzailea argazki erakusketa antolatu du Errenteriako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Emakume zapatisten egunerokoa jasotzen dute hamar paneletan bildutako argazki koloretsuek. Chiapasen (Mexiko) 1993an EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak idatzi zituen legeak jasotzen dira erakusketan, eta horrenbestez, emakume indigena eta iraultzaileen eskubideen gainean egindako aldarrikapenak, gerora onartu eta lege bihurtu zirenak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Hilaren 31 arte izango da zabalik emakume zapatisten gaineko erakusketa eta azken egunean gainera, bisita gidatua antolatu dute.
Txiapas: Zapatisten borroka. Emakumeen legea. Brigadisten lana hitzaldia ere egingo dute hilaren 31n Lumaltik Herriak elkartearen kide baten eskutik.
Erakusketa astelehenetik larunbatera, eta 17:00etatik 20:00etara bisita daiteke.