Gipuzkoako Batelen Ligarako puntuagarria izango da estropada.

Hibaikako emakumeak, ontziralekuan
Xuxa Urkia zenaren omenezko bigarren batel estropada antolatu du larunbaterako Hibaika Arraun elkarteak Errenteriako Kirolkideren laguntzarekin Oiartzun ibaian. Estropada hori, gainera, Gipuzkoako Batelen Ligarako puntuagarria izango da. 12:00etan hasiko da estropada, Zumardiko lehenengo zubitik Iztietako pasealekuaren amaieran kokatutako oinezkoen zubiraino joan beharko dute arraunlariek. Kategoria guztietan egingo dute estropada, infantiletatik hasi eta seniorretaraino, eta bai gizonetan zein emakumeetan.
Estropada erlojuaren aurkako modalitatean egingo dute eta hiru orduko iraupena izango duela esan dute antolatzaileek.
Argazki lehiaketa
Hibaikak, bestalde, argazki lehiaketa antolatu du larunbateko estropadaren harira. Oinarriak
Hibaikaren webgunean kontsulta daitezke eta irabazleak taldearen ekipazioa eskuratuko du.