Oihu anizkoitza eta Barruan film laburrak proiektatuko dituzte .

Sarek antolatu du Zineforun Geltokia
Sare herritarrak deituta Zineforun Geltokia egingo dute gaur Niessen aretoan 19:00etan hasita.
Oihu anizkoitza eta
Barruan film laburrak proiektatuko dituzte eta horiekin euskal presoek jasotzen dituzten eskubide urraketen bi ikuspuntu eman nahi dituztela esan dute antolatzaileek.
Lehen dokumentalak gaixotasun larri eta sendaezina duen Ibon fernandez Iradi euskal presoaren egoera agertzen du, eta Fernandez Iradiren lagunek egindakoa da. Bikotekidea barruan izanik urte batzuk bisita gela zuri batean bizitutakoak kontatzen ditu, eta baita aske ateratzerakoan harreman horretaz gelditzen dena.