Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Garbizuren dimisioa, gaur, udaletxeko areto nagusiko mahaiaren gainean

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2016/03/17
Aurreko plenoan, Lezon

Azken aldiz ikus ahal izango da irudi hau Lezon, baldin eta Kepa Garbizuren dimisioa onartzen bada

Ostiralean alkateak dimisio agiria erregistratu zuenetik, gauza asko gertatu dira Lezon. Horietako bat, gaurko udalbatzarra: berez hileko ohiko plenoa izan behar zena, Kepa Garbizuren dimisioa aztertu, eta ziurrenik onartuko den udalbatzarra izango da. 19:30ean da bilkura, udaletxeko areto nagusian. Antza, hondakinen sistema mistoaren alde EH Bildurekin egindako akordioa dago dimisioaren oinarrian. Gipuzku Buru Batzarra (GBB) ez dago ados sistema mistoarekin, eta Kepa Garbizuk HITZAri aste honetan esandakoengatik, litekeena da Lezo Garbia plataformako kideek presioa egin izana GBBri neurriak hartzeko. Aste honetan bertan, Joseba Egibar GBBren buruak esan du Lezon hondakinen gaineko kontsulta egin beharko litzatekeela. Baina Garbizuk iradoki zuen sistema mistoaren akordioa baino lehenagotik datozela, nolabait esatearren, ikusmolde aldeak: aurrekari horiek 2016ko udal aurrekontuak onartzeko unean, edo Lurraldeko Zatikako Planari (LZP) udalaren alegazio bateratua adosterakoan sortu ziren. Hiru kasuetan, aurrekontuenean, LZPrenean, eta sistema mistoarenean, EH Bildurekin egin ditu akordioak EAJk (bi alderdiek seina zinegotzi dituzte). Udal gobernuko kide da PSE-EEren zinegotzi bakarra. Gauzak horrela, aste honetan GBBk eta Lezoko EAJren udal taldeak hainbat bilera egin dituzte, gaia bideratzeko edo. Orain ikusi beharko da, eta gaurko udalbatzarrean hori argi gera daiteke, ea herriko jeltzaleek, herrialdeko goi mailako EAJk, edo udal taldeko kideek; nork hartzen duen EAJren barruko krisia bideratzeko ardura. Gaur pista batzuk ikus daitezke, baina litekeena da, eta gaurko udalbatzarrean gertatzen denaren araberakoa izan daiteke, hurrengo egunetan mugimenduak egongo direla EAJren barruan, batez ere herrian. Baina, gaurtik aurrera zer? Gaur, Kepa Garbizuren dimisioa onartzen bada, hamar eguneko epea zabalduko da Lezoko alkate berria hautatzeko. Egun horien barruan deitu beharko dute beste pleno bat, eta bertan, alderdi guztiek aurkeztuko dute hautagaia. Lehenengo errondan hautagairen batek zazpi aldeko bozka jasotzen baditu, gehiengo osoaren babesa, hura izango da alkatea. Ez bada hala gertatzen, bozka gehien jaso dituen alderdiaren hautagaiak hartuko du alkatetza. Bitarte horretan alkateordeak, jarduneko alkate lanak egingo ditu. Noemi Arberas, EAJren zerrendako bigarrena da alkateorde, eta berak hartu behar luke behin-behinekoan herria gidatzeko ardura hamar eguneko epe horretan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.