Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Batel eta traineru festa bihar

Gipuzkoako Batel Ligako estropada jokatuko da bihar Oiartzun ibaian, Hibaikak antolatua .Bihar ere, baina arratsaldean, traineruen testa San Pedron.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2016/03/18
batelak hibaika

Eguerdian, Xuxa Urkiaren omenezko II. Batel estropada lehiatuko da Oiartzun ibaian, Hibaikak antolatuta

Gipuzkoako Batelen Ligako hamaikagarren jardunaldiko estropada jokatuko dute bihar, larunbata, Errenteria-Oreretan, Oiartzun ibaian. Xuxa Urkiaren Omenezko II. Batel Estropada izango da. Ohikoa denez, Oarsoaldeko hamarnaka batel izango dira bertan lehian, 12:00etatik aurrera. Hibaikak antolatu du. Zumardiko lehenengo zubitik Iztietako pasealekuaren amaieran kokatutako oinezkoen zubiraino joan beharko dute arraunlariek, ondoren Zumardi aldera berriz ere itzultzeko: erlojuaren kontrako proba da. Kategoria guztietan egingo dute estropada, haurretatik hasi eta seniorretaraino, bai gizonetan zein emakumeetan. Herrialdeko ligan zortzi kategoria daude, eta hirutan Hibaika da nagusi sailkapen nagusian. Hiru mailak emakumeenak dira: seniorrak, promesak eta haurrak. Gizonen Senior Mailan, berriz, San Juan dago aurreneko postuan. Hibaikak etxean berretsi nahi du nagusitasun hori. 35 traineru San Pedron Traineruen sasoia hasteko hiru hilabete falta direnean, test garrantzitsua izango dute ontzi luzeek bihar San Pedron. 17:00etatik aurrera, 35 traineru bilduko dira Pasaiako badian neguko prestaketako azkenetariko proba fidagarria izango denean. Horietatik hamar Oarso Bidasokoak: gizonetan Hondarribia A eta B, San Pedro A eta B, San Juan, Hibaika eta Oiartzun; emakumeetan, berriz, Hibaika, San Juan eta Hondarribia. Erlojupeko modalitatean egingo dute arraun traineruek, baina hiru txanda egokitu dituzte Sanpedrotarra Arraun Elkarteko kideek, hainbeste traineru ondo antolatzeko. Hala, lehen txandan beteranoen ontziak, emakumeenak eta gizonen seniorren hiru aterako dira; bigarrenean gizonen seniorren beste hamar, eta azken multzoan, gainontzeko hamarrak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.