Errenteriako Udaleko bozeramaileen batzarrak adierazpen instituzionala onartu du errefuxiatuen tragediaren gainean aho batez.
Errefuxiatuak
Errenteriako Udaleko bozeramaileen batzarrak adierazpen instituzionala onartu du errefuxiatuen tragediaren gainean aho batez. Berehalakoan Idomenira giza laguntza bidaltzea, Europako Batasunaren barneko mugak berehala irekitzea, Europara sartzeko bide seguruak ezartzea, eta asilo eskubideraen gaineko nazioarteko araudia errespetatzea eskatu dute adierazpenean. Migrazio politikak aldatzeko eskatu du udalak halaber, “atzerritarren legea bertan behera utzita”. Hona hemen adierazpena hitzez hitz:
Errenteriako Udaleko bozeramaileen batzarrak aho batez gaurko egunean jarraian agertzen den adierazpen instituzionala onartu du:
Orain hilabete batzuk, bazirudien Europak erantzuteko gaitasuna zuela Egeo itsasoko hondamendi humanitarioaren aurrean. Gutxiegi izan arren, mugitzen hasi zen. Plan bat egin zuen, pertsonen salerosketaren itzalarekin baina behintzat 120.000 pertsona birkokatzen zituena. Bost hilabeteren ostean, Europak jasotako pertsonak ez dira 300 lagunera iristen. Estatu espainiarraren kasuan, ustez etortzekoak ziren 15.000 pertsonetatik 18 besterik ez dira iritsi.
Europako Estatuek erreakzioa zutela bazirudien, baina ez da halakorik gertatu. Erantzuten orain hasi dira, iragan astetik hasita, pertsona etorkinen kanporatze masiboak proposatuz, gehienak asiloa eskatzaile potentzialak izan arren. Kanporatzeak diruaren trukean, Turkia bezalako hirugarren herrialdeek dirua jasoko dutelako botatako errefuxiatuak jasotzearen alde. Aurreko neurriek pertsonen salerosketa iradokitzen bazuten oraingoan errealitate bihurtu dugu.
Neurri hauek hartzen dituena ez da benetako Europa, Europa ofizial baizik. Eta benetako Europa osatzen dugunok, elkartasunarena eta erresistentziarena, eskatzen dugu erakunde gisa gurekin bat egiteko. Benetako Europatik salatzen dugu, NBEk egin gisara, errefuxiatuen kanporaketa zuzena ahalbidetzen duen akordioa Europako araudiaren kontrakoa dela eta are larriago dena, nazioarteko giza eskubideen araudia bortxatzen duela. Izan ere kanporatze masiboak debekatuta dago Europako Giza Eskubideen Konbentzioan. Halaber, salatzen dugu Turkia herrialde seguru bezala ulertzea gezurra dela, Europar Batasunak egin bezala bertan ere errefuxiatuak kanpora ditzaketelako, eta hala gertatzen dela froga genezake Siriako errefuxiatuen kaleratzeei eta mugan erasotako siriarren kasuak erreparatuz gero.
Baina horiek zenbakiak besterik ez dira, letra larriz idatzitako bidegabekeriak. Bestelakoak dira hizki larriz sentitzen diren bidegabekeriak. Horiek Europa ofizialaren politikak pairatzen dituzten pertsona bakoitzaren sufrimenduarekin sentitzen ditugu.
Eta sufrimendua jada konpongaitza da, bai iragan urtean Mediterraneo itsasoan hil ziren 3,000 pertsonena eta baita aurtengo 300 pertsonena ere.
Berriki Lesbosera iritsi eta bertan blokeatuta geratu diren 3,000 pertsonena, Europako Batasunak Atenasera joateko ferryak kendu dituelako. Aurreikusten da Atenasen blokeatuta pilatuko direnak 70.000 pertsonatik gora izango direla, eta beste batzuk, autobusa ordaindu eta irtengo direnak baina Atenasetik kilometro batzuetara jaitsiaraziko dituztenak, arrazoirik eman gabe bazter batean abandonatzeko.
Poliziaren indarkeriak eta mugen militarizazioak eragiten duen sufrimenduaz ari gara, labanez jositako hesiez, ostikadez, jipoiez eta gas negar-eragileaz. Egun hauetan Idomenin, Grezia eta Mazedonia herrien arteko mugetan, gertatzen ari den indarkeriaz. Bertan gainera mugak itxiz ari dira, egunetik egunera iristen milaka pertsonetatik bakan batzuei ematen diete sarbidea. Ondorioz 1.600 pertsonentzako irekitako kanpamenduan 15.000 pertsona baina gehiago pilatu dira, %30 haurrak. Urik eta janaririk gabe, oihalezko etxeetan, euripean eta hotzez dardarka. Zeru irekira begiratzen duen sagu-zulua dela diote bertaratutakoek.
Guzti honengatik, Udal honek honako adierazpena aurkezten dio eta Europako Batzordeari, Europako Estatuei eta, bereziki, Estatu espainiarrari, EXIJITZEN DIE:
- BEREHALAKOAN GIZA LAGUNTZA BIDALTZEA IDOMENIRA, Grezia eta Mazedoniako mugak itxi ostean bertan bilduta dauden pertsonen beharra asetzeko.
- EUROPAKO BATASUNAREN BARNEKO MUGA GUZTIAK BEREHALA IREKITZEA, Idomeniko mugatik hasita, honen itxierak eragin duen krisi humanitarioa ikusirik.
- Europara sartzeko BIDE SEGURUAK ezartzea, bertaratu nahi duten pertsona guztientzat eta bide seguruak erabiliz iritsi diren pertsonen kanporatzeekin bukatzea.
- ASILO ESKUBIDEARI DAGOKIONEZ NAZIOARTEKO ARAUDIA ERRESPETATZEA, irakurketa zabal eta eskuzabala eginez, eta ez oztopoak eta hausteak bultzatu egun Europako Estatuak egiten ari diren bezala.
- MIGRAZIO POLITIKAK ALDATU, ATZERRITARREN LEGEA BERTAN BEHERA UTZIZ eta harreran, elkartasunean eta giza eskubideekiko errespetuan oinarritutako politikak indartuz. Egungo zigor eta kanporaketei amaiera eman.
- Pertsonek duten MUGITZEKO ASKATASUNA bermatu, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 13. artikuluan jasotzen den bezala.
- Errefuxiatuei buruzko ezohiko goi bileraren baitan Europako Batasunak eta Turkiak egindako aurre akordioa errefusatu eta Europako erakunde eta eragileei gaitzespena eskatu
- Eta datorren Europako Kontseiluan errefuxiatuen nazioarteko eskubideak eta giza arreta bilduko dituzten irtenbideak bila ditzatela eskatu.
- Azkenik, Udalak bat egiten du Europa osoko gizarte-erakunde, sindikatu eta alderdi politikoek sinatutako “PASABIDE SEGURUA” MANIFESTUAREKIN eta, ildo horretan, eskatzen die EBri eta estatu kideei agindu dezaten korridore humanitarioak sortzeko eta Europar Batasuneko 28 estatu kideen artean ahalbidetu dezaten pertsona horien asiloa, betiere errespetua oinarri hartuta.