Herritarrak dira alderdi horren arabera iniziatibak martxan jartzeko ardura dutenak.
Siria errefuxiatuak
Gaurtik hasita Donostian errefuxiatuen alde egingo duten kanpaldian eta igandean SOS Arrazakeriak deitu duen martxarekin bate egitera deitu du Errenteria Irabaziz-ek. 18:00etan Gipuzkoa plazan hasiko dute kanpaldia eta igandera arte izango dira bertan errefuxiatuei elkartasuna adierazteko. Igandean berriz, XIX martxa egingo du SOS Arrazakeriak. Trintxerpetik abiatuo da azken hori 11:30ean. Gerra, gosea eta miseriatik ihesi doazen milaka laguneei elkartasuna adierazteko eta “pasibotasunarekin” amaitu beharra dagoela gaineratu du Errenteria Irabazizek. Herritarrak dira alderdi horren arabera iniziatibak martxan jartzeko ardura dutenak, “ezin dugu ahaztu momenturen batean denok izan gaitezkeela errefuxiatu, geure iraganean gertatu zen bezala”.