Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haurraren inguruko sarea, herrira zabaldua

Igande honetan egingo dute Atsolorra Oiartzungo udaletxeko areto nagusian. Usadioa berreskuratzen jarraitzen dute bigarren urtez, eta gaurko garaietara egokituz ongietorria egingo diete oiartzuar jaioberriei.

Aizpea Amas
Oiartzun
2016/03/18
Haur baten inguruko sarea oinarrizkoa bada gaur egungo gurasoentzat, garai batean ere hala zen. Besteak beste, Atsolorra ere baliatuz sare horiek josten joaten ziren. Urteen poderioz, ordea, desagertzear egon da, baina Oiartzunen usadio hori errekuperatzen ari dira. Garai batean, emakume bat erditzear zegoenean, inguruko baserrietako atsoak (seme-alabarik ez zuten emakumeak) baserri horretara joaten ziren etxeko lanetan edo kanpoko lanetan laguntzera. Erditu aurretik joaten ziren laguntzera, eta haurra jaiotakoan ere, martxa hartu artean, laguntza ematen jarraitzen zuten, hamar-hamabost egunez, guztira. Behin ama eta umea indartzen zirenean, ama horrek eskertzeko inguruko baserrietako atso eta bestelako emakumeak gonbidatzen zituen etxera, eta merienda bat egiten zuten, bakoitzak zerbait eramanda, ardo goxoa, gisatua, txokolatea…  Josune Cousillas Oiartzungo Kultura zinegotziak azaldu duenez, emakume horiek oso aukera gutxi zituzten elkarrekin egoteko: «Aukera polita izaten zen parrandatxo bat egiteko; batzuk ere kaskartzen ziren». Gero, txalaparta jotzen zutela gaineratu du: «Sinatzen zuten konpromiso bat, ume hori babestua izango zela eta denen artean aurrera aterako zutela berresteko». Hori aspaldiko ohitura zela adierazi du Cousillasek, eta gero, Elizak bataioarekin ordezkatu zuela. XX. mendean, ordea, berreskuratu egin zen, baita Oiartzunen ere, baserri inguruan. Garaira egokitutako jaia Orain, ordea, beste izaera bat eman diote Atsolorrari Oiartzunen. Hala, aurreko urtean jaiotako haurtxo guztiekin eta euren guraso eta aiton-amonekin ospatzeko festa bat egiten dute. Anbulatorioko emaginak ere gonbidatu dituzte aurten. «Argi dago Atsolorra ezin dela garai batean bezala egin, gizartea asko aldatu delako. Horregatik, gure asmoa da komunitate gisa ongietorria ematea eta konpromisoa hartzea komunitate gisa haur eta gurasoak zainduko ditugula», argitu du Cousillasek. Atsolorraren ospakizun berri honek bigarren urtea izango du aurten, eta etzi bilduko dira, 10:30ean, udaletxeko areto nagusian. Iaz, 97 haur jaio ziren, eta etxe bakoitzera gonbidapen bana bidali du udalak. 35 gurasok agertu dute joateko asmoa. Horietako bat da Aintzane Irastorza; duela urtebete pasatxo izan zen ama. Atsolorra zer zen ez jakitetik, aurten Atsolorraren antolakuntza taldean egotera pasatu da. Ideia polita dela iruditu zaio Irastorzari, «herriko haur guztiak eta familiak elkartzeko modu bat da, nahi gabe ere, bizitza elkarrekin egitea tokatuko zaigulako familia horiekin, bai haurreskolan, bai eskola edo ikastolan… Herriaren partetik polita iruditzen zait haur horiei garrantzia ematea». Etziko jaian iazkoan izan ez ziren berritasun batzuk egongo dira. Hasteko, zuhaitz bat egin dute hamabi adarrekin (urteko hilabete bakoitza irudikatuz). Adar bakoitzean hilabete horretan jaiotako haurraren argazkia jarriko dute. Horrez gain, zapi urdin bat oparituko zaie xanistebanetan erabili ahal izateko. Zapi horretan Atsolorraren logoa eta urtea agertuko dira. Logoa ere, aurten egina da, Eneko Salaberriaren partetik. Gainontzean, festa bat egingo dute, eta nola ez, jateko eta edatekorik ez da faltako. Bakoitza arduratuko da etxetik eramateaz. Gainera, garai batean egiten zen bezala konpromisoa sinatuko dute txalaparta joaz. Edonola ere, egitarau oso bat antolatu dute. Aurreko egunean, bihar, Mari Karmen Basterretxea Atsolorraren historian adituak hitzaldi bat emango du, Manuel Lekuona Bibliotekan, 10:30ean. Egunean bertan, aipatutakoez gain, Joxe Leonek eta Iraia Etxebestek kanta bat joko dute, udalak aurkezpen ofiziala egingo du, eta hainbat haur kanta abestuko dituzte.
atsolorra

atsolorra

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.