Pikoketako kide batek mozioa aurkezten zuen bitartean, beste kideek ikurrina eta errepublikako bandera agerian jarri zituzten publiko artean.
Pikoketak, Oarsoaldeko errepublikazaleen elkarteak, mozioa aurkeztu zuen atzoko plenoan apirilaren 14an Ikurriña eta errepublikako bandera elkarren ondoan izateko udaletxearen balkoian. Aurrera egin zuen mozioak Errenteria Irabaziz, PSE-EE eta EH Bilduren aldeko botoekin. Pikoketako kide batek mozioa aurkezten zuen bitartean, beste kideek ikurrina eta errepublikako bandera agerian jarri zituzten publiko artean. Bandera balkoian jarrita, “askatasuna eta bizitza ere galdu zuten pertsonak” gogoratuko dituztela esan zuen Pikoketako kideak.
Gabierrotako futbol zelai azpian dauden garajeen kudeaketa kudeaketa Udalaren esku geratuko da, bestalde plenoak atzo hala onartuta. Enpresa pribatu bat arduratzen zen kudeaketaz orain arte eta aldaketarekin bizilagunen eskaria erantzungo duela udalak esan zuten. Saltokiak irekitzeko tasak %82 jaistea onartu zuen bestalde udalbatzarrak ordenantza fiskalak aldatzeko eskatzen zuen puntuaren barruan.