Bi elkarretaratze egingo dituzte. 12:00etan udalak deitutakoa herriko plazan egingo dituzte. Herritar talde batek 19:00etan deitu du bigarrena, Xabier Olaskoaga plazan.
Bi elkarretaratze deitu dituzte biharko Bruselako biktimekin elkartasunean. Errenteriako Udalak deitu du lehena 12:00etan
Beste mundu bat posible da lemapean. Bigarrena berriz, hainbat herritarrek deitua da. 19:00etan egingo dute 15 minutuko elkarretaratzea Xabier Olaskoaga plazan
Bruselako biktimekin elkartasuna. Beste mundu bat posible da lemapean. Deitzaileek gaur Brusela izan dela, baina aurretik Madril, Bombay, Ankara, Egipto, New York, Paris, Kenia… izan direla esan dute, “aeroportuan edo metro geltokian egote hutsagatik hil dituzten biktimek min ematen digute. Baina min hori beste mundu bat eraikitzeko baliatu nahi dugu. Erlijio, interes geopolitiko edo ekonomikoengatik hilko ez duen mundu bat”.
Errenteriako Udalak bat egin du arratsaldean deitutako elkarretaratzearekin eta herritar guztiak deitu ditu bat egitera.