Oarsoaldea eta Bidasoako bizilagunak Txindoki tontorreraino igoko dira, Larraitzetik abiatuta.
Aitzol Gogorzaren aldeko trena, Zumardian. Hartu Trena dinamikaren barruan.
Sare Herritarraren
Hartu Trena dinamikaren barruan, lau mendi tonorretaraino eramango dute euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria apirilaren 3an, igandea. Gorbeia, Anboto, Txindoki eta Beriain mendiak aukeratu dituzte horretarako. Oarsoaldea eta Bidasoako bizilagunak Txindoki tontorreraino igoko dira, Larraitzetik abiatuta. Hainbat mendizalek bat egin dute Sarek abiatutako giza eskubideen aldeko trenarekin, eta beraiek bultzatu dute Lau Tontorrak iniziatiba. besteak beste, Juanito Oiartzabal, alberto Zerain eta Eneko eta Iker Pou anaiek babestu dute iniziatiba.
Txindoki tontorrera igotzeko 9:30etan abiatuko dira Larraitzetik.