Biko ontziarekin lortu dute neskek zilarrezko domina
Tosta finkoan soilik ez. Mugikorrean ari fin ari direla frogatu dute asteburuan Pasai Donibane Koxtapeko arraunlariek. Banyolesen izan dira, Gironan, hango aintziran jokatu duten Udaberriko Openean parte hartzen, eta emaitza politak lortu dituzte.
Sari nagusia, zilarrezko domina, arraun eskolako neska kadeteek irabazi dute, biko ontzian. Guztira, Koxtapeko zortzi ontzi izan dira Gironan, eta guztiek osatu dute lan txukuna.
Santiagotarrak-ekoak ere izan dira Banyolasen eta bi domina lortu dituzte; Hondarribiak bat lortu du.