Iztieta auzoaren zirkulazioan eta garraio publikoaren zerbitzuan eragina izango duten neurriak hartzeko eskatu du EAJk.
Iztieta auzoaren zirkulazioan eta garraio publikoaren zerbitzuan eragina izango duten neurriak hartzeko eskatu du EAJk. Batetik Irun kaletik autoen irteera azkartzeko semaforoaren eta oinezkoen pasabidearen kokapena aldatzea eskatu du alderdi jeltzaleak eta Diputazio plazako autobus geltokia handitzea. EAJko zinegotzi Jose Manuel Farncoren hitzetan, duela urte batzuk Iztieta eta Ondartxo auzoetan egin zituzten trafiko aldaketek aparkatzeko arazoak eragin zizkien bertako bizilagunei, baina baita autoarekin auzotik irteteko arazoak ere, “auzoak bi sarrera ditu baina irteera bakarra, Irun kalean. Irteera bakarra izateak eta Nafarroa etorbidera sartzeko lehentasuna ez izateak Iztietako autoen irteera eragozten du”.
Horrenbestez, autobus geltokiko semaforoa eta oinezkoen pasabidea Alabergako errotonda ohartarazten duen seinalera aldatzeko eskatu du EAJk, “semaforo hori gorri dagoenean ibilgailuak bidegurutzearen aurretik geldituko lirateke eta Irun kaletik datozen autoek irtetea izango lukete”.
Autobus geltokian berriz, lineako autobusez gain ikastetxeetako autobusak eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonenak ere gelditzen dutela ohartarazi dute jeltzaleek, “bi autobus baino ez dira sartzen bertan eta beraz, gehiago elkartzen direnean galtzadan gelditu behar izaten dute, Nafarroa etorbideko trafikoa ostopatuz”.
Proposatutako neurriekin Iztieta eta Ondartxo auzoetako aurtoen irteera halbidetzearekin batera, oinezkoen segurtasuna bermatu, herritarrei zerbitzu hobeagoa eskaini eta sortzen den trafiko arazoari irtenbidea eman nahi diotela gaineratu du Francok.