Kolunbario edo nitxo zerbitzua eskatzeko udalera deitu behar da
Lezoko Udalak gogorarazi du herriko hilerriko kolunbario eta horma-hobi zerbitzuak doan esleitzen dituela Lezon bizi edo Lezorekin harremana izan duten hildakoen familientzat.
Horma-Hobien edo nitxoen kasuan, 10 urte igaro ondoren, bertako hezurrak hobi komun batera eramaten dituzte. Kolunbarioena hildakoen errautsak uzteko zerbitzua da.
Horiek baliatzeko baldintzak dira herrian erroldatuta egotea, “edota herriarekin harreman handia izatea”, udalaren arabera. Bi zerbitzu horiek eskatzeko edo informazioa lortzeko udaleko Hirigintza sailera deitu behar da: 943 52 43 80.