Apirilaren 10ean bilduko dira egitasmoan parte hartzen duten gazte guztiak Pasaian
Kuadrillategiko gazteak urtero batzen dira egun batez festa egitera; argazkian Oiartzungoak ageri dira, Zarautzera egindako irteera batean
Apirilaren 10ean izango da festa, egun osokoa. Kaudrillategi egitasmoan parte hartzen duten hango eta hemengo nerabeek bat egingo dute festan.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, goizean, Pasaiako Kuadrillategiko gazteek ginkana erraldoi bat prestatuko dute Trintxerpeko kale eta plazetatik barrena.
Eguerdian, berriz, Lezoko gazteak prestatzen ari diren postre lehiaketa izango da Serafin Esnaola plazan. Bazkaldu ondoren dastatuko dituzte denak.
Arratsaldean, azkenik, Lasarteko KTGko gazteek rezibatukadri buruzko azalpenak eman, eta ondoren, kaleak alaitzera aterako dira gazte guztiak eskuz eta han beran sortuko dituzten musika tresnekin.