Gazteen nahiak aurrera eramateko gunea dela gaztetxea esan du OGAk .
Hiru hamarkada luzeren ostean, Pasai Antxoko Gazte Asanblada (PAGA) gaztetxea hustutzen ari da. Pasaiako Udalak
gaztetxea ixteko dekretua sinatu du eta egun gutxiren bueltan lokala ezingo dute erabili. Horren harira Oreretako Gazte Asanbladak (OGA) elkartasuna adierazi die Pasai antxoko gaztetxeko kideei. Gazteen nahiak aurrera eramateko gunea dela gaztetxea esan du OGAk facebock bidez helarazi duen mezuan, “oztopo handia jarri dizuete nahi horiek albo batera uzteko”. Oztopoak gainditzeko bidea elkartasuna dela gaineratuta, babes osoa adierazi diote Pasai antxoko Gazte Asanbalda osatzen duten kideei.
OGAren idatzia hitzez hitz:
“30 urte gazteon ilusioak mantentzen,denok bat egiten, ametsez amets bidaiatzen, txikitasunetik handitasuna eskuratzen, nahikoak izan ez diren 30 urte. Gazteok etxe bat behar dugu geure nahi guztiak aurrera eramateko eta horretarako 30 urte ez dira nahikoak. Beti dago zerbait berria ikasteko, sentitzeko, bizitzeko… Gure nahiak aurrera eramateko lekua da gaztetxea eta zuei oztopo handi bat jarri dizuete nahi horiek albo batera uzteko. Baina Oreretako gazteok elkartasuna adier
azi nahi dizuegu, nahi dituzuen gauza guztiak burutzeko burua duzuelako eta horregatik gure babesa hemen duzuela jakinarazi nahi dizuegulako. Gazteok, gazte izateagatik oztopo askorekin eginten dugu topo nahi duguna egiterako orduan, baina horri aurre egiteko modua badugu, elkartasunez oztopoak oztopo soilak izatera iristen baitira. Amaiera batek hasiera bat dakarrelako, herri bat, gaztetxe bat!”.