Errenteriako I Padel Liga antolatu dute Errenteriako Udalak eta Servi Ociok.
Errenteriako I Padel Liga antolatu dute Errenteriako Udalak eta Servi Ociok. Astelehenean (pairilaren 4an) hasita ekainaren 30era jokatuko da liga hori eta gaur da azken eguna izena emateko. Momentuz hamar bikotek eman dute izena, eta interesdunek Galtzarabordako edo Fanderiako Udal Kiroldegietako harreran eman beharko dute izena. Kiroldegiko harpidedunek 32 euro ordaindu beharko dituzte padel ligan parte hartzeko eta harpidedun ez direnek berriz, 52 euro.
Bikoteka jokatuko dute ligaxka parte hartzaileek eta emakumeek osatutako bikoteak, gizonek osatutakoak eta mistoak izango dira lehian. Bikote bakoitzak 12 partida jokatuko ditu guztira eta partida horiek astelehenetik ostiralera izango dira 20:00etatik aurrera.