Apirilak 4, 5 eta 6an irakurketa klubak egingo dituzte Lur Kortak gidatuta eta horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez liburutegian bertan.
Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da larunbatean, eta bat egin du udal liburutegiak. Horren harira hainbat jarduera antolatu ditu apirilaren 4tik (astelehena) 7ra bitartean haur eta gurasoei begira, eta gazteei begira ere. Bizarain Ikastolaren liburutegian egingo dituzte jarduera horiek. Apirilak 4, 5 eta 6an irakurketa klubak egingo dituzte Lur Kortak gidatuta eta horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez liburutegian bertan. Apirilaren 7an berriz Jose angel Sanchez Gallardok
Extremadurako herri ipuinak marrazkiekin liburua aurkeztuko du 17:30etan. Azken horretarako sarrera librea da.
1967. urtetik aurrera ospatzen da Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna. Apirilaren 2a berriz, Hans Christian Andersen idazlearen jaioteguna zelako hautatu zuen IBBYk (Gazte Libururako Naioarteko Erakundea). Helburua, haur eta gazteentzat kalitatezko liburuak bultzatzea da eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea.
Egitaraua:
- Apirilak 4, astelehena: Irakurketa kluba 17:30ean 3-5 urte arteko haur eta gurasoentzat Lur Kortak gidatuta. (Izena eman behar da).
- Apirilak 5, asteartea: Irakurketa kluba 17:30ean 6-8 urte arteko haur eta gurasoentzat Lur Kortak gidatuta. (Izena eman behar da).
- Apirilak 6, asteazkena: Irakurketa kluba 17:30ean 9-11 urte arteko gazteentzat Lur Kortak gidatuta. (Izena eman behar da).
- Apirilak 7, osteguna: Jose angel Sanchez Gallardok Extremadurako herri ipuinak marrazkiekin liburua aurkeztuko du 17:30etan