Topaguneak Donostiako piratak gonbidatu ditu Antxora
Jai ereduaz hausnartzeko solasaldia antolatu dute astelehenerako; Donostiako piraten dokumentala proiektatuko dute.
Iazko sanferminen atarian iragarri zuen Antxoko Topaguneak lanean hasteko asmoa, eta esan eta egin. Jai eredu parte hartzaile bat sortzeko lanean dihardute ordutik Topagunean bildu diren hainbat antxotar.
Dinamika horren testuinguruan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta astelehenerako (apirilak 4) iragarri dute hurrengoa. Jai ereduaz gogoeta egiteko helburuz, Donostiako piratak gonbidatu dituzte Antxora. Izan pirata, jaia eraldaketa sozialerako tresna dokumentala proiektatuko dute aurrena, ondoren, donostiarren esperientziaz ikasi eta kezka eta asmoak partekatzeko. 19:00eta da zita, kultur etxean.
