Antxoko frontoia kudeatu eta bertako kantina ustiatzeko kontratua argitara eman dutela iragarri du udalak
Kantina eta kirol instalazioaren kudeaketa, enkantera
Antxoko Ibaiondo frontoi berriaren kantinaren ustiapena eta pilotalekuaren kirol kudeaketa. Horien kargu hartu beharko du Pasaiako Udalaren esleipena eskuratzen duenak. Martxoaren 31n argitaratu zituzten hitzarmenaren baldintzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskaintzak aurkezteko epea hilaren 15ean bukatuko da.
Udalak zehaztu duenez, esleipena prozedura irekiz eta enkantez egingo dute. Kontratuaren iraupena 2 urtekoa da, eta bi aldeek adostuta luzatzeko aukera izango da, urtebeteko luzapenen bidez. Ez dute ezarri esleipendunak ordaindu beharreko gutxieneko kanonik.
Kantinan otordu xumeak, ogitartekoak, pintxoak eta edariak eskaini ahal izango ditu enkantea irabazten duenak.
Kontratu honen xedearen deskribapen zehatza
udalaren webgunean topa daiteke.