Irungo emakume baten bila ari dira Pasaian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak HITZAri esan dio epaileak sumario sekretua agindu duela.
Ertzaintzaren helikoptero bat (artxibokoa)
Irungo 45 urteko emakume bat desagertu da Jaizkibelen. Bere bikotekideak eman zuen desagerpenaren abisua. Pasaiako itsaslabar inguruan ari dira hura bilatzen, haren sakelako telefonoaren GPSak eremu horretan kokatu baitu azkenekoz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak HITZAri esan dio epaileak sumario sekretua agindu duela.
Ertzaintzaren erreskate taldeak itsasoan nahiz lehorrean ari dira haren bila, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gurutze Gorria eta Pasaiako Udaltzaingoa ere bilatze lanetan parte hartzen ari dira.