Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Beraun auzoko Jesus Guridi kalean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak HITZAri esan dio Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz egin dutela atxiloketa, baina azken horren arrazoiak ez dizkio azaldu, epaileak sumario sekretua agindu duelako.