Elkarrekin 21 lantaldeak egingo du ikuskaritza, hilaren 7an (osteguna). Fanderiako konpostagunea izango da ikuskatuko duten lehena, 15:00etan.
Konpostaguneen egungo egoera eta konpostaren kalitatea aztertzeko bisita egingo du udalak ostegunean. Agustinak, Alaberga, Fanderia eta Gaztaño auzoetan daude konpostaguneak, azken auzo horretan bi. Elkarrekin 21 lantaldeak egingo du ikuskaritza, hilaren 7an (osteguna). Fanderiako konpostagunea izango da ikuskatuko duten lehena, 09:30ean. Agustinak, Gaztaño eta Alaberga auzoetara joango dira ondoren erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzera. Ikuskaritza egutegia ezagutzeko edo gaiaren gainean informazio gehiago eskuratzeko
webgunean egin ditzakete kontsultak interesdunek.
Biohondakina konpost bihurtzeko beste iniziatibak ere jarri ditu martxan errenteriako Udalak. Sanmarko gotorlekuko jatetxea zein Uztargi Haurreskola konpostatzen ari dira bertan sortzen duten biohondakina. Hainbat familiek ere hala egiten dutela jakinarazi du udalak, eta hondakin organikoa konpostatzeko edukiontzi marroia auzo guztietan kokatu dutela gogorarazi du. Eskola agenda 21 programan ari diren eskolek sortzen dituzten hondakin organikoak konpostatzen hasi dira, bestalde.