Antonio Sanchez Escuderok emango du hitzaldia. Hilaren 19an, berriz, kiropraktikari buruzko hitzaldia emango dute.
Gizarte-hezkuntza Kontseiluko kideak
Oiartzungo Gizarte-hezkuntza Kontseiluak osasunari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu. Lehenengoa datorren astelehenean, hilak 11, izango da. Antonio Sanchez Escuderok Parkinson gaixotasunarekin izan dituen bizipenak kontatuko ditu. 18:00etan hasiko da hitzaldia, udaletxeko areto nagusian. Izan ere, astelehenean gaitz horren Nazioarteko Eguna ospatuko dute.
Toki eta ordu berean, baina hilaren 19an, kiropraktika eta osasuna izango ditu hizpide Xabier Mendiaraz fisioterapeuta eta kiropraktikoak. Bizkarrezurra ongi zaintzeak duen onurari buruz ariko da Mendiaraz.