Donostiako epaitegiak helegitea ezeztatuta, orain Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak erabaki beharko du apelazioa onartzen duen edo ez.
Rafael Delas, Pedro Mari Isart, Dioni Aizpuru eta Jose Mari Izura gogoratu zituzten larunbatean Donibanen
Donostiako 2. Instrukzioko epaitegiak atzera bota dute Pasaiako sarraskiaren kasua artxibatzearen kontra defentsak aurkeztutako helegitea. Honenbestez, kasua Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak aztertu beharko du orain, apelazioa onartzen duen edo ez erabakitzeko.
Pasaiako sarraskia Argitu iniziatibak artxibatzearen kontra
Pasaian egin zuen agerraldian argi adierazi zuen epaitegietako bidea azkeneraino eramateko asmoa. Helegitea behin betiko atzera botaz gero, Espainiako Auzitegi Gorenera edota Europara joko dutela iragarri zuten orduan.