Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Etxeko langileak, duintasun bila

Etxeko langileen eskubideak bermatzeko eskatu du Etxeko Langile Etorkinen elkarteak. Legeak ezartzen duenetik urrun dira eta ordutegiak, soldatak eta jai egunak ez zaizkie errespetatzen.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/04/08
Etxeko langile etorkinen taldeak deitutako elkarretaratzea

Etxeko langile etorkinen taldeak deitutako elkarretaratzea

Etxeko langileen Nazioarteko Eguna izan da martxoaren 30ean. Ospakizunerako baino, aldarrikapenerako eta salaketarako arrazoi gehiago daudela argi gelditu da. Errenteria-Oreretan elkarretaratzea egin zuten, SOS Arrazakeriaren barruko Etxeko Langile Etorkinen taldeak deituta. Etxeko langileentzat eskubide guztiak eskatu zituzten bertan bildutako lagunek. Gipuzkoako Etxeko Langileen Erregimenean afiliatutako %40a etorkinak dira SOS Arrazakeriak emandako datuen arabera. Elkarretaratze horretan etxeko langile eta etorkina den Lina izan zen. Ez du bere abizena eman ezta argazkirik atera nahi izan ere, anonimotasuna nahi duelako. Orain hiru hilabete SOS Arrazakerian beste etxeko langile etorkinekin biltzen hasi zen,  «babesa, informazioa eta laguntza jasotzeko». 2008an heldu zen Donostiara Dominikar Errepublikatik, «lan eta etorkizun hobeago baten bila». Gauza asko utzi zituen bere herrian hona etortzeko: «Egun adinez helduak diren bi semeak, gainontzeko familia eta zorrak. Horiek ordaindu behar ditut, familia lagundu… Irabazten dudanarekineta nik neuk ere bizi behar dut». Pertsona helduen zaintzan aritu da heldu zenetik, eta Errenterian bizi eta lan egiten du orain. Azken lau urteetan enpresa baten bidez egiten du lan etxeetan, eta kexu da bertan dituen baldintzekin. 20:00etan hasten da lanean eta hurrengo eguneko 14:00etan amaitzen du, 18 ordu jarraian egiten ditu lan, ez du jai egunik ezta asteburu librerik ere, «niretzako ditudan orduak 14:00etatik 20:00etara dira, sei ordu egunean». Aparteko paga zer den ere ez daki, ez duelako jasotzen, eta 800 euro kobratzen ditu hilabetean bere lanagatik. Etxekoekin arazorik ez duela esan du, «bai ordea enpresak ezartzen dizkidan baldintzekin. Inoiz kexu azaldu banaiz, berehala erantzun didate, ‘baina Lina, lana interesatzen zaizu edo ez…’ eta jakina, lana ezinbesteko dugu bizitzeko, ezin duzu utzi».
18 ordu jarraian egiten du lan Linak, ez du jai egunik ezta asteburu librerik ere Egunero hamarnaka etxeko langilek egin behar diote aurre eskubide urraketari
Etxeko lanetan ari diren emakume etorkin askok etxeetan izaten dutela arazoa esan du: «Diskriminazioa, arrazakeria eta jazarpen sexuala jasan dutenak badira. Horretaz gain, langile gisa dagozkigun eskubide ugari urratzen dituzte, egoiliarren kasuan otordurik ez ematea, gaixorik dagoen pertsonaren gelan lo egin behar izatea… Egoera zail asko dago eta horiei guztiei aurre egin behar izaten diegu». Etxeko langile etorkinak Etxeko Langile Etorkinen Taldearen helburuak zeintzuk diren galdetuta, argi du erantzuna Linak: «Ordutegiak errespetatzea eskatzen dugu, egun eta asteburu libreak, sexu jazarpenarekin amaitzea, baita arrazakeriarekin ere». Arazoei aurre egiteko gehiago biltzea garrantzitsua da bere ustez, «ditugun egoerei irtenbidea bilatu eta hobetzeko azken batean». Horretarako, bidea antolaketa dela dio, «gure aldarrikapenak ezagutarazteko eta beste eragileekin harremanetan izatea ezinbestekoa da». Bere familia urrun izatea ez du ongi eramaten. «Nire semeak hazten ikustea galdu dut», esan du, «eta beren bizitzako etapak galtzen ari naiz, baina lana behar dut eta han egoera okerragoa da». Hona etortzea erabaki zuenean «ideia bat» zuela, eta beste zerbait topatu zuela esan du.  «Hala ere», jarraitu du, «hemen jarraitzen dut, lana dudalako, eta behar dudalako». Linarena adibide bat baino ez da. Egunero hamarnaka etxeko langilek egin behar izaten diote aurre lan baldintza kaskarrei eta dagozkien eskubideen urraketari. «Bertako emakumeekin gertatzen da, eta are gehiago emakume etorkinekin», esan du Gerar Carrere SOS Arrazakeriako kideak. «Arrazakeria handia dago oraindik gizartean», gaineratu du Carrerek, «baita Oarsoaldean ere. Emakume etorkinari lana ematean, mesedea egiten ari direla uste dute askok». Urteak daramatza SOS Arrazakeriak etorkinekin lanean, eta emakume asko hurbiltzen da beraiengana: «Horietako gehienak etxeko lanetan aritzen dira, egoiliarrak dira kopuru handi batean, eta egoera nahiko latzak bizitzen dituzte askok etxe barruan. Ez dute aholkularitzarik, babes gabe sentitzen dira, isolatuta daude». Horren harira, arrazakeriaren kontrako elkarteak zerbait egin behar zuela pentsatu zuen. «Lan aholkularitzarik ez dugu egiten guk», zehaztu du, «baina kasu zehatz honetan inork ez du ezer egiten Gipuzkoan behintzat, eta erantzun behar genuela erabaki genuen. Erantzuteko Etxeko Langile Etorkinen Taldea sortu genuen orain hilabete batzuk».
Paperik gabeko langileen kasuan areagotu egiten da eskubide urraketa
Lan baldintzak hobetzea, hori eskatzea eta horren alde lan egitea du helburu talde horrek —«objektibo praktikoa eta erabilgarria da»—, baina hurrengo urratsa emakume horien lidergoa sustatzea dela esan du Carrerek. Hernanin lau urteko ibilbidea egin du SOS Arrazakeriak gaiaren gainean, eta hango esperientzia hartu dute, «Oarsoaldean halako zer edo zer sortzeko». Sei emakume etorkin ari dira parte hartzen Errenteriako taldean momentuz, baina argi du Carrerek etxeko lanetan ari diren emakume etorkinena kolektibo zabala dela, eta taldea handitzea dute helburu. Langile horiek izaten dituzten arazo nagusiez ere mintzatu da Carrere. «Orduak ez dira errespetatzen. Legez 40 ordu baino ezin dira lan egin, eta etxeko langileen kasuan 20 orduan luza daiteke hori, presentzial moduan eta gaua pasatzeagatik. Teorian 60 ordutik gora ezin dira pasatu etxe batean asteko, egun erdiko atsedena egin behar da asteburuan, 12 ordukoa jardunen artean, eta bi ordu dagozkie langileei egunero otorduetarako. Horiek ez dira errespetatzen». Soldata ere ez dela errespetatzen gaineratu du: «Lanbide arteko gutxieneko soldata jasotzen dute askok, 647 euro hilabetean 14 pagatan. Pagak ere osoak kobratu beharko lituzkete legeak 2011z geroztik esaten duenez, baina erdia ordaintzen jarraitzen dute kasu askotan. Beste batzuetan ezta hori ere». Asteburua jai hartu nahi duen etxeko langile askoren kasuan, horretarako eskubidea izanagatik ere, beste pertsona bat aurkitu eta beren soldatatik ordaintzera behartzen dituzte . Paperik gabekoak Etxeko langileen eskubide urraketa ez da hor amaitzen, eta paperik gabekoen kasuan areagotu egiten da: «Une honetan paperik ez duen eta hiru hilabetez etxe batean lanean izan den emakumearen kasua dut esku artean. Lanean izan den denboran ez diote jairik errespetatu, iraindu dute… Lana uztea erabaki du, baina ez diote ordaindu azken hilabetea». Halako egoerak askotan gertatzen direla ohartarazi du Carrerek, eta irtenbide zaila dutela. «Paperik gabe daudenez», argitu du, «zerbait egiten badute poliziarenean salatuko dituztela esaten diete, ezertarako eskubiderik ez dutela. Horrela ez bada ere, beldurtu egiten dira, eta ezer gutxi egin daiteke». Horregatik omen da garrantzitsua ahalik eta proba gehien izatea, «etxe batean lanean badaude eta eskura ordaintzen badiete, diru hori berehala beren kontu korrontean sartzeko aholkatzen diegu, diru sarrerak dituztela frogatzeko balioko baitu. Etxe barruko argazkiak ateratzea ere garrantzitsua da. Ahalik eta proba gehien bildu behar dira». Izan ere, lan ikuskatzaileek ere ez omen dute erraza salaketa aurkezten den kasuetan  ezer egitea: «Etxe batean sartzeko jabearen baimena behar da bizilekuaren bortxaezintasun printzipioa dela eta. Epaile baten agindua ez badago ezin izaten dute sartu, eta salaketak ezerezean gelditzen dira, beraz». 1.200 euro, gutxienez LAB sindikatuak 1.200 euroko batez besteko gutxieneko soldata eskatu du etxeko langileentzat, Etxeko Langileen Nazioarteko Egunaren harira. Bai eta gainontzeko langileek dituzten jai eta opor egun berdinak izatea ere. Ordutegien gutxieneko arautzea ere eskatu du sindikatu abertzaleak, errespetatu beharreko atseden tarteak zehaztuta, eta lana modu seguru eta baldintza osasuntsuetan egiteko eskubidea bermatzea. Eskaera horiekin bat dator Carrere: «Etxeko lanetan ari diren emakumeen jarduna ez delako kontuan hartzen. Oso garrantzitsua izan arren ez zaio baliorik ematen egiten dutenari. Gaur egun lanbide arteko gutxieneko soldata jasotzea lotsagarria da, baina errealitatea». Etxeko langileen legedia betetzen ez bada, zaila deritzo hobekuntzak lortzeari SOS Arrazakeriako kideak, «kontrol sistemak hobetzea da bidea, horrekin behintzat legeak materia honetan diona betetzea lortuko genukeelako».

“Etxeko langileen sektorean ez dago hitzarmen bereziturik”

Izaskun Garcia Bordagarai, LABeko kidea LAB sindikatuak iniziatiba hasi du etxeko langileentzat 1.200 euroko gutxieneko soldata eskatzeko. Zergatik? Orokorra da kanpaina. Sindikatuan badugu prekarietatearen gaineko kezka, orokortzen ari delako fenomenoa hori, eta gero eta langile gehiago daudelako prekarietatean eta pobrezian murgilduta. Pentsatu dugu badela garaia gaiari heltzeko eta erantzuteko. Prekarietate horri  aurre egin diezaiokeen neurri bat da 1.200 euroko gutxieneko soldata aldarrikatzea. Prekarietatea pairatzen duten langile guztientzako aldarrikapena da, eta nahi genuen ikustarazi prekarietatea pairatzen duen sektore feminizatu bat baldin badago, hori etxeko langileena dela. Gipuzkoan ez dago antolatuta  etxeko langileen sektorea biltzen duen talderik. Zergatik da hori? Egia da Gipuzkoan etxeko langileen elkarteak badirela, baina gehienek erreparatzen diote emakume migrantearen figurari. Bizkaian badago gaiari ikuspegi orokorrago batetik heltzen dion erakundea, baina Gipuzkoan ez dago. Bizkaian mugimendu gehiago egon da eragile sozialen aldetik, ez dakit hori izan daitekeen arrazoia. Zeintzuk izaten dira etxeko langileen lan baldintzak? Sistemak langile berezitu bezala tratatzen jarraitzen ditu etxeko langileak, beren erregimen propioa izaten jarraitzen dute eta zentzu horretan, langile orok daukagun erregimena baino askoz ere diskriminatzaileagoa da. Ezaugarririk garrantzitsuena da, langile hauek, lan egin ondoren ez dutela langabezi prestaziorako eskubiderik, nahiz eta kontratua izan, kotizatu, eta hainbat urtean lanean izan, ez dute eskubiderik. Lan baldintzei begira oso ohikoa da kontraturik ez izatea, lanaldi batzuk jartzea eta gero bestelakoak izatea, malgutasuna erabatekoa da. Zaintza lanekin lotura duten langileek gauez eta ordutegi berezietan egin behar izaten dute lan, eta beti ez zaie konpentsatzen. Erabateko disponibilitatea eskatzen zaie. Horri gaineratu behar zaio ez dagoela sektore honentzat hitzarmen berezitu bat, ez dago gutxieneko soldata erreferentziazko bat. Hortaz, egungo soldata lanbide arteko gutxieneko soldata da, eta kontratatzailearen esku gelditzen da zenbat ordaindu. Injustizia egoera nahiko larriak ematen ari dira. Iniziatibaren barruan, eta prekarietateari aurre egiteko, zer aurreikusi duzue zuen sindikatuan? Gaiari heldu diogu eta lantzen ari gara. Gainera, sektore bakoitzaren errealitatetik heldu nahi diogu gaiari, orokortu gabe eraginkorrak izateko. Besteak beste, industria mailan salatzen ari gara egungo kontratazio berrien prekarietatea. Lan baldintza bikoitzak sortzen ari dira lehengo langileen eta orain sartzen ari direnen artean. Sektore feminizatuetara jotzen badugu, berriz, inkestak egiten ari gara langileen artean. Ostalaritzan, garbiketan eta abar ari gara egiten hori, eta helburua da emakumeek beraiek esatea nola pairatzen duten prekarietate hori, ordutegietan, lanaldi partzialetan… Beraiek identifikatzea nahi dugu, guk aurre egin ahal izateko. Sektoreka martxan jarri dugu kanpaina. Etxeko langileen sektorearen eremua lantzen hasi nahi du LABek, ikusi dugulako beren aldarria ere badela sindikalgintza mundutik urrun sentitzen direla. Ez dira identifikatuta sentitzen sindikatuen mezu orokorrekin, eta keinu bat egin nahi diegu, beraiekin lanean hasi. Maiatzaren 21ean nazio mailako mobilizazioa deitu dugu Bilbon. Zutabeak aterako dira hainbat puntutatik eta Euskadi plazan, Iberdrolaren egoitza aurrean elkartuko dira guztiak, Iberdrola sistema kapitalistaren ikur delako, nolabait. Prekarietatearen aurkako mobilizazioa izango da, sektore bakoitzak bere lekua izango du eta bere aldarria egingo du, zutabe bakoitza sektore bati lotuta egongo da, beraz. Mezu orokorra, berriz, Prekarietatearen aurka, 1.200 euro, 35 ordu izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.