26 emakumek hartu dute parte diagnosiaren lanketan. Euren bizipenak aintzat hartu dituzte hamazazpi puntu ilunak detektatzeko.
Puntu ilunak identifikatzeko lehen saioa
Emakumeentzako arriskutsuak izan daitezkeen puntu ilunen diagnosia egin dute, eta azterketa horren emaitzak asteazkenean aurkeztuko dituzte. Udaletxeko pleno aretoan izango da, 19:00etatik aurrera.
Lezoko Udalak sustatu zuen eskualdeko puntu ilunen azterketa egitea, eta Emakunderen, garapen agentziaren zein Oarsoaldeko gainontzeko udalen laguntza jaso zuen. Herriz herri diagnosiak egin dituzte, eta horretarako, taldeak osatu dituzte. Oiartzunen 26 emakumek hartu dute parte, eta guztira hamazazpi puntu detektatu dituzte, euren bizipenak aintzat hartuta. Puntu ilunen mapa egingo dute, behin identifikatuta, desagerrarazteko neurriak har daitezen.